Esne

Esnea ugaztunen ugatz-guruinen zelulek sortutako jariakin nutritibo bat da. Ugaztunen artean monotremek ere jariatzen dute.

Baso bat behi esne

Bere funtzio nagusia kumeak elikatzea da, beste elikagai batzuk digeritzeko gai izan arte, euren traktu gastrointestinala patogenoetatik, toxinetatik eta hanturatik babesteaz gain, euren osasun metabolikoan laguntzea energia lortzeko prozesuak erregulatuz, bereziki glukosaren eta intsulinaren metabolismoa[1]. Ahalmen hori da ugaztunak definitzen dituzten ezaugarrietako bat. Ugaztunen kumeek (bularreko haurrak gizakien kasuan) titia kendu arte irensten duten fluido bakarra da. Erditzearen aurreko eta ondorengo egunetan eme baten esne-jariaketa oritza deitzen da.

Komertzialki esnea irakurtzen dugunean, behi-esneari egiten zaio aipamena. Aldiz, ardi edo ahuntz esneaz ariko bagina, ardi esne edo ahuntz esne bezala izendatuko genuke.

Erabilera

Etxeko ugaztun batzuen esneak (batez ere, behiarenak, baina baita bufalo, ardia, ahuntza, behorra, gamelu, altzea, txerria eta beste batzuenak ere) kultura batzuetako giza elikadura arruntaren parte dira, gurina, gazta eta jogurta bezalako esneki produktu ugariren oinarria[2]. Oso ohikoa da esnearen deribatuak erabiltzea nekazaritzako elikagaien industrian, industria kimikoan eta industria farmazeutikoan, hala nola, esne kondentsatua, esne hautsa, kaseina edo laktosa. Behi esnea animalien elikaduran ere erabiltzen da. Esnea ura, ioiak (gatza, mineralak eta kaltzioa), gluzidoak (laktosa), koipe materia eta proteinek osatzen dute. Ebidentzia batzuen arabera, gainera, ia ugaztun guztien esnean (baita gizakiengan ere), kasomorfina izeneko kaseina peptido bioaktiboak hautsiz osa daitezke, opioideen hartzaileen agonista gisa jarduten baitute, morfinaren efektu biologikoa mimetizatuz. Euretako bat, β-kasomorfina-7, autismoaren edo gaixotasun kardiobaskularren garapenean inplikatuta dagoenaren usteak ez du ebidentzia zientifikorik. Itsasoko ugaztunen esnea, baleak kasu (adibidez), lurreko ugaztunena baino koipetan eta mantenugaietan askoz aberatsagoa da.

Esneari lotuta dauden eritasunak

Biztanleriaren zati batek esnearen azukrearekiko intolerantzia (laktosaren) du. Jatorri genetikoa izan dezake (lehen mailako laktosarekiko intolerantzia), edo heste meharra kaltetzen duten gaixotasunen ondorio izan daiteke (bigarren mailako edo eskuratutako laktosarekiko intolerantzia). Intolerantzia genetikoa duen eta hesteak osasuntsu dituen edozein pertsona janari bakoitzean gutxienez 12 g laktosa kontsumitzeko gai da (esne katilu batean dagoen kopurua) inolako sintomarik edo sintoma arinak soilik izanez[3][4][5][6]. Laktosarekiko intolerantzia duten pertsonek esnekiak kontsumitzeak ez du kalterik eragiten traktu gastrointestinalean, baizik eta aldi baterako digestio-eragozpenetara mugatzen da[7]. Esneki-kantitate txikiagoekiko erreakzioak ez dira intolerantzia genetiko baten bidez azaltzen, baizik eta diagnostikatu gabeko heste-gaixotasun baten existentzia adierazten dute (nagusiki gaixotasun zeliakoa eta zeliakoa ez den glutenarekiko sentikortasuna) edo esnearen proteinekiko alergia[8][9][10][11]. Azterketa sakon bat egin gabe laktosarekiko intolerantzia duen pertsona bat etiketatzeak, beharrezkoak diren proba mediko guztiak barne, sarritan atzerapen luzeak eragiten ditu azpiko gaixotasun larrien diagnostikoan, laktosaren malabsortzioa eragiten dutenak, gaixotasun zeliakoa ohikoena[12].

Erreferentziak

  1. «Wayback Machine» web.archive.org 2007-08-08 (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  2. «Nutrición y salud - Lacteos» web.archive.org 2008-01-20 (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  3. «NIH Lactose Intolerance Conference - Panel Statement» consensus.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  4. (Ingelesez) Szilagyi, Andrew. (2015-08-13). «Adaptation to Lactose in Lactase Non Persistent People: Effects on Intolerance and the Relationship between Dairy Food Consumption and Evalution of Diseases» Nutrients 7 (8): 6751–6779.  doi:10.3390/nu7085309. ISSN 2072-6643. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  5. (Ingelesez) Silanikove, Nissim; Leitner, Gabriel; Merin, Uzi. (2015-08-31). «The Interrelationships between Lactose Intolerance and the Modern Dairy Industry: Global Perspectives in Evolutional and Historical Backgrounds» Nutrients 7 (9): 7312–7331.  doi:10.3390/nu7095340. ISSN 2072-6643. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  6. (Ingelesez) Byers, Katherine G.; Savaiano, Dennis A.. (2005-12). «The Myth of Increased Lactose Intolerance in African-Americans» Journal of the American College of Nutrition 24 (sup6): 569S–573S.  doi:10.1080/07315724.2005.10719505. ISSN 0731-5724. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  7. (Ingelesez) Heyman, M. B.; for the Committee on Nutrition. (2006-09-01). «Lactose Intolerance in Infants, Children, and Adolescents» PEDIATRICS 118 (3): 1279–1286.  doi:10.1542/peds.2006-1721. ISSN 0031-4005. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  8. (Ingelesez) Aziz, Imran; Hadjivassiliou, Marios; Sanders, David S.. (2015-09). «The spectrum of noncoeliac gluten sensitivity» Nature Reviews Gastroenterology & Hepatology 12 (9): 516–526.  doi:10.1038/nrgastro.2015.107. ISSN 1759-5053. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  9. (Ingelesez) Pal, Sebely; Woodford, Keith; Kukuljan, Sonja; Ho, Suleen. (2015/9). «Milk Intolerance, Beta-Casein and Lactose» Nutrients 7 (9): 7285–7297.  doi:10.3390/nu7095339. PMID 26404362. PMC PMC4586534. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  10. Crittenden, Ross G.; Bennett, Louise E.. (2005-12). «Cow's milk allergy: a complex disorder» Journal of the American College of Nutrition 24 (6 Suppl): 582S–91S.  doi:10.1080/07315724.2005.10719507. ISSN 0731-5724. PMID 16373958. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  11. (Ingelesez) Nwaru, B. I.; Hickstein, L.; Panesar, S. S.; Roberts, G.; Muraro, A.; Sheikh, A.. (2014). «Prevalence of common food allergies in Europe: a systematic review and meta-analysis» Allergy 69 (8): 992–1007.  doi:10.1111/all.12423. ISSN 1398-9995. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  12. Grimheden, Peter; Anderlid, Britt-Marie; Gåfvels, Mats; Svahn, Johan; Grahnquist, Lena. (2012 Feb 1-7). «[Lactose intolerance in children is an overdiagnosed condition. Risk of missing intestinal diseases such as IBD and celiac disease»] Lakartidningen 109 (5): 218–221. ISSN 0023-7205. PMID 22458130. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.