Esne arrosakor

Esne arrosakorra (Lactarius fuliginosus) Auriscalpiaceae familiako onddoa da.[1] Zapore oso mina du eta honek janezina bihurtzen du. Modu ulergaitz samarrean niskaloekin nahasten da askotan, latex laranja baitute eta ez baitute habitatik partekatzen.

Esne arrosakorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius fuliginosus
Fr., 1838

Deskribapena

Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, lehenik ganbila, gero inbutu formakoa, batzuetan erdiko sakonunean ikus daitekeen titi txiki batekin. Krema zurbiletik marroi kedarrera doan belusezko azala. Ale helduetan ertz ildaskatua.

Orriak: Estu samar, desberdinak, urkilatuak, itsatsiak edo itsatsi-dekurrenteak, hasieran horixka eta azkenik hori-izokin kolorekoak, igurtziz gero gorritu egiten dira.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Ia zilindrikoa, oinarrian mehetua, orriak baino kolore argiagokoa eta zaurietan arrosa-haragi kolorez zikindua.

Haragia: Lodia, irmoa, elastikoa, ebakitzean zuria baina bi minututan arrosa-haragi kolorera pasatzen da. Zapore leunekoa eta fruta usainekoa. Latex ugari du, hasieran zuria eta ondoren arrosa-izokin kolorekoa; lehenengo gozoa eta gero garratza.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Fuliginosus epitetoa latinetik dator, "fuliginoso" hitzetik, kedarra duela esan nahi du. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

Ezin da jan zapore garratza duelako.[3]

Nahasketa arriskua

Lactarius picinus delakoarekin eta Lactarius lignyotus espeziarekin, besteak beste.

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean, hostozabalen eta erretxinadunen basoetan, batez ere Corylus avellana-ren azpian.[4]

Banaketa eremua

Ohikoa da iparraldeko eremu epeletan, Europa, Ipar Amerika, Afrika iparraldea.[5]

Galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 511 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 355 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 96 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 144 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.