Esloveniako saskibaloi selekzio nazionala

Esloveniako saskibaloi selekzio nazionala 1992an sortu zuten saskibaloi txapelketa ofizialetan Eslovenia ordezkatzeko, eta ordutik FIBAren barruan dago. 2005etik aurrera, gizonezkoak EuroBasketeko azken fase guztietarako sailkatu izan dira, 4. postura iritsiz 2009an eta txapeldunak izanda 2017an.

Esloveniako saskibaloi selekzioa
LigakFIBA
Sorrera1992
Taldearen koloreakUrdina, zuria
         
EntrenatzaileaSerbia Igor Kokoškov
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan

Halaber, hiru aldiz jokatu dute Munduko Saskibaloi Txapelketa, 7.ak izan zirelarik 2014an.

Zmago Sagadin eta Jure Zdovc entrenatzaile aipagarrienen artean daude.

Palmaresa

  • EuroBasket:
    • Txapeldunak 2017an. Finalean Serbia garaitu zuten (93-85).
    • Laugarren postua 2009an.
    • Antolatzaileak 2013an.
    • 13 aldiz jokatu dute azken fasea.

Jokalari ezagunak

  • Jaka Lakovič (2001–2013): 86 aldiz internazionala. 880 puntu.
  • Goran Dragić (2006-): 79 aldiz internazionala. 924 puntu.
  • Uroš Slokar (2005–): 76 aldiz internazionala. 344 puntu.
  • Teoman Alibegović (1992–2000): 52 aldiz internazionala. 990 puntu.
  • Jaka Klobučar (2007–): 45 aldiz internazionala. 134 puntu.
  • Gašper Vidmar (2007–): 44 aldiz internazionala. 266 puntu.
  • Zoran Dragić (2011-): 40 aldiz internazionala. 432 puntu.

(2017ko iraila arte).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.