Eskultura paleokristau
Eskultura paleokristaua arte paleokristaua deritzon mugimendu barruan kokatu behar dugu eta Inperio Erromatarraren barruan eman zen kristautasunaren lehenego urteetan, III. eta IV. mendeen inguruan. Margogintzan bezala formak garrantzia galduko du, edukia baita helburu nagusia. Mezua zabaltzea da nahirik haundiena. Honetarako, erromatar paganoen eskultura hartuko dute eredu eta beraien beharretara egokituko dute. Milango Ediktoa ondoren irudi figuratibo gehiago azalduko dira, bitartean sinboloen erabilera da nagusi. Aurkitu diren ereduak kristautzat hartuak izan dira, kristauen eraikinetan azaldu direlako, beren forma eta gaiari dagokionez paganoak ere izan daitezke.
Tipologiak
Mukulu biribileko eskultura
Arazo teoligiko batekin topatu ziren hemen; garai horietan, eskultura idoloei gurtza egiteko erabiltzen zen mundu paganoan eta kristauek beldurra diote honi, horregatik ez dituzte irudiak jarriko beraien eraikuntzetan. Esan genezake kristauak edertasun formalaren kontra zeudela. Hala ere eta salbuespen gisa hiru eredu iritxi zaizkigu;
- Artzain ona: eliza jazarria zegoen. erabilitako materiala marmola da, tridimentsionala da eta ongi zintzelatua dago (erromatar paganoen teknika). Katakonba batean topatu zuten. Artzain onak Jesus Salbatzailea irudikatzen du eta paganoentzat filantropiaren eredua ere ( beraz ikus daiteke nola kristauek beraien beharretara egokitu zituzten garaian zeuden ereduak).
- Kristo Jakituna edo filosofoa: Biak izan daiteke, baina berriz ere, katakonba batean topatu zutenez, Kristo dela pentsatu behar dugu. Aurpegia idealizatua azaltzen da eta eserita dago Christus Magister irudikatuz. Gehien bat sarkofagoetan irudikatzen zuten.
- Jonas: ez dakigu non aurkitu zuten. Jonas berpizkundearen sinboloa dugu, hiru egun pasa zituelako balearen barruan (Jesusek hiru egun eman zituen berpiztu arte). Cleveland-go Museoan dago.
Erliebedun eskultura
Hilobien testuinguruan kokatu behar dugu eta euskarri zehatz batean: sarkofagoetan. Erromatar paganoek erraustea erabiltzen zuten baina II. mende erdialdean hilobiratzeak hasiko dira. Gorputzak kutxetan sartuko dituzte eta hauek hasieran lauak izan arren denborarekin eta batez ere jende dirudunak edertu egingo dituzte eszena ezberdinekin, luxuzko objektu bihurtuz.
- Non: katakonbetan, mausoleotan edota hilerrietan kokatzen ziren, hala lurpean nola lur azalean. Sarkofago hauek egiteko tailer famatuenak Ravenna, Milan eta Erroman zeuden eta handik inperioko beste lekuetara esportatuko dira.
- Materiala: egurra, metala eta harria erabiliko dira. Azkeneko hau izango da materialik preziatuena eta batez ere porfido izeneko Egiptoko harri gorria. Sarkofago asko polikromatuak zeuden, nahiz eta gure garaietara ez diren iritsi.
- Gaiak: margogintzan bezala garaiko erromatar paganoen tradizioa bereganatuko ute eta beraien beharretara egokitu. Hiru dira gai nagusiak: sinboloak (krismoia eta arraia batez ere), irudi paganoak eta ordo commendationis animae (arima salbatzeko otoitzak).
- Garaiak: lau garaietan banatzen dira, III. mendetik V. mende arte:
- Konstantino garai arte (K.o. 312 arte):
- Baebia Hertofilia sarkofagoa
- Andre Maria Zaharraren sarkofagoa
- Via Salaria sarkofagoa
- Jonasen sarkofagoa
- Artzain Onen sarkofagoa
- Konstantinoren garaia (K.o. 312-337):
- Bi anaien sarkofagoa
- Konstantino ondoren (K.o. 337 tik aurrera)
- Junio Basso-ren sarkofagoa
- Harresiz kanpoko S. Pabloren sarkofagoa
- Domitila katakunbaren sarkofagoa
- Milango San Ambrosioko sarkofagoa
- Ravenako sarkofagoak (V.mendetik aurrera):
- Teodoro artzapezpikuaren sarkofagoa
- Konstantino garai arte (K.o. 312 arte):
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Arte paleokristaua. Arteguias.com
- (Gaztelaniaz) Arte paleokristaua. Artehistoria.jcyl.es