Eskulapioren haga

Asklepioren haga (Eskulapio, erromatar mitologian), antzinako greziar ikur bat da, astrologiarekin eta medikuntza bidez gaixoen sendapenarekin lotuta dagoena. Haga luze baten inguruan bilduta dagoen suge bat da. Haga, denbora askoan, medikuntzaren ikur izan zen, eta sugea, larruazala aldika aldatzen duenez, bergaztetzearena. Greziar mitologian, Asklepio sendapenaren eta medikuntzaren jainkoa zen. Kiron zentauroak irakatsi zion medikuntza eta Ofiuko konstelazioarekin lotuta dago.

Asklepio edo Eskulapioren haga

Haga hori eta Hermesen kaduzeoa nahastea ohikoa da, baina ezberdintasunak nabariak dira: Hermesen kaduzeoak hegoak eta bi suge ditu, baina Asklepiorenak ez du hegorik eta suge bakarra du. Kultura askotan, sugea hildakoak berpizteko gai zela uste zen, eta Asklepio/Eskulapiok, bere sendapen gogoaz, aurkitzen zituen hildakoak berpizten zituen, adibidez, Hipolito, Teseoren semea, sugeak eraman zion belar miragarri batez berpiztu zuen. Infernuetako errege Hades, bere erresumara bidalitako jende kopurua jaisten ari zela ikusirik, Eskulapiok sugea erabiltzen zuen moduaz kexatzera joan zen. Beraz, neurri salomoniko gisan, Zeusek hagaren botere berpizlea ezabatzea erabaki eta bakarrik sendapenarena utzi zuen. Hortik dator haga horrek medikuntzarekin duen harreman estua.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.