Eskujoko
Eskujokoa edo malabarismo tresna desberdinak manipulatuz eta haiekin jolastuz egiten den espektakulua da. Objektu horiek gora botatzen dira, orekan mantentzen dira, beti lurrera erori gabe. Joku hauek ikusteko ederrak dira eta trebetasun handia eskatzen dute, bereziki psikomotrizitate aldetik. Eskujokoak egiten dituena "eskujokaria" edo "malabarista" da. Eskujokoak zirkuetan eta kaleko ikuskizunetan ohikoak dira.
![](../I/5_ball_juggling.jpg.webp)
Eskujokoen historia
![](../I/Early_Egyptian_juggling_art.jpg.webp)
Eskujokoek historia luzea dute. Egipton, esaterako, Beni Hassan (1794 a 1781 a.c.) printzearen garaietan ezagunak ziren oinak erabiliz eskujokoak egiten zituzten emakumeak. Talmuden ere eskujokoak egin zituen errabinoa aipatzen da.
Eskujokoen tresnak
Hauexek dira ezagunenak:
- Eskujokoen pilotak
- Aihotzak
- Uztaiak
- Deabruaren makuluak
- Diabolo
- Lastoargiak
- Makulu
- Plater txinatarrak
- Cigar Boxes edo tabako kaxak
- Kariocak
- Pogo makila
Dena dela, esperientzia handiko jokalariek mota askotako elementuekin egin ditzakete: katiluak, frutak, aiztoak...
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez): The European Jugglers' Association (EJA)
- (Ingelesez): The International Jugglers' Association (IJA)
- (Ingelesez): Eskujokoen terminologia Juggling Information Serviceren arabera (JIS)
- (Ingelesez): JIS Numbers Juggling Records - Eskujokoen errekorrak.