Eskuila
Eskuila objektuak garbitu, moldatu, ikuzi, ilea orraztu, zorua garbitu edo beste hainbat lan egiteko erabiltzen den tresna bat da. Kirten bat eta oinarri bat ditu, eta oinarrian txertatuta zurda izeneko harizpi zaluak ditu.
Mota askotako eskuilak daude: tamainaren, erabilera motaren, eginda dauden materialen edo haien fabrikazio prozesuaren arabera sailka daitezke.
Materialak zabaltzeko erabiltzen diren eskuilei brotxa deritze.
Eskuila normalean aintzinan erabiltzen zen.
Motak
Erabileraren arabera egindako sailkapenaren arabera eskuila mota asko daude, normalean zein azaleraren gainean erabiltzen diren aipatuz izendatzen direnak. Hona hemen erabileraren araberako mota batzuk:
- Hortzetako eskuila
- Arropa-eskuila
- Orrazteko eskuila edo ile-eskuila
- Azazkal-eskuila
- Oinetako-eskuila
- Biberoi-eskuila
- Plater-eskuila
- Zoru-eskuila
- Erratza
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.