Eskoziera
Eskoziera[1][2] (hizkuntza hartan, Scots edo Lallans) Eskoziako lurralde behereetan hitz egiten den germaniar hizkuntza bat da. Ipar Irlandako eta Irlandako Errepublikako lurralde batzuetan ere mintzatzen da. Eskoziako gaelerarekin batera, Eskoziako berezko hizkuntza da, nahiz eta egun ingelesa nagusitu eta harekin hizkuntz continuum bat eratzen duen.
Eskoziera | |
---|---|
Scots leid — Scots | |
Eskozieraren hedapen historikoa, urdinez. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Eskozia Ipar Irlanda Irlandako Errepublika Ingalaterra |
Hiztunak | 1,5 milioitik gora: — Eskozia: 1,5 millioi (Eskoziako Erregistro Orokorraren Bulegoa, 1996). — Ipar Irlanda: 30.000 (Northern Ireland Life and Times Survey, 1999). — Irlandako Errepublika: ofizialki zehaztu gabe dago, baina ehunka batzuk Donegalgo konderrian. |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Ez du. — Eskoziako Gobernuak "hizkuntza tradizional" gisa sailkatua. — "Gutxiengo baten edo erregio baten hizkuntza" Europako hizkuntza gutxitu edo erregionalen Kartaren arabera, Erresuma Batuak 2001ean onartua. — "Hizkuntza tradizionala" 1999ko Ipar eta Hego Irlandaren arteko Kooperazio Hitzarmenaren arabera. |
Eskualdea | Eskoziako Lowlands eta Caithness, Orkada eta Shetland uharteak, Ulster |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Araugilea | — Eskozia: Ez du, Eskozieraren Hiztegiak autoritate handia du. — Irlanda: Ez du, nahiz eta Ulster-Scots Agency sortu den, Ostiral Santuko Akordioan bere promozioa eta zaintzea zehazten da. |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak anglo-frisiar hizkuntzak angliar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | sco |
ISO 639-3 | sco |
Ethnologue | sco |
Glottolog | scot1243 |
Wikipedia | sco |
UNESCO | 410 |
IETF | sco |
Endangered Languages Project | 10894 |
Ipar Irlandan mintzatzen den aldaerari Ulsterko eskoziera (hizkuntza hartan, Ulster Scots, Ullans, Hiberno-Scots edo Scotch-Irish) deritzo. Ikerlari gehienen iritziz eskozieraren dialektoa da, nahiz eta batzuek hizkuntza bereizia dela aldezten duten. Ostiral Santuko Akordioan hizkuntza hura babestea onartu zuten, eta Ulster-Scots Agency edo Tha Boord o Ulstèr-Scotch erakundeak babestu eta arautzen du.
Eskoziera eta ingelesa
Autore askoren ustez, eskoziera ingelesaren dialektoa da. Kontuan izan behar da eskoziera eta ingelesa oso antzekoak direla. Eskozieraren hizkuntza beregainaren izaera defendatzen dutenek, aldiz, eskozieraren eta ingelesaren jatorri desberdinak azpimarratzen dituzte, bi hizkuntzen arteko desberdintasuna markatzeko: eskozieraren jatorria, horrela, ez dago antzinako ingelesean soilik, ingelesarekin gertatu bezala, baizik eta baita Eskandinaviako hizkuntza germaniarrean ere [3].
Erreferentziak
- «eskoziera [...] gaur egun [Eskozian] egiten den ingeles dialektala da». (Euskaltzaindia: 47. araua: Hizkuntza hilak eta klasikoak).
- UNESCO etxea- Munduko hizkuntzen amaraunean, scotsera deritzo.
- Ibidem.
Ikus, gainera
- Ulsterko eskoziera
- Eskoziako gaelera
- Europako hizkuntza gutxituak