Eskoziako lehen ministro
Eskoziako lehen ministroa (Eskozieraz: heid meinister o Scotland; Eskoziako gaeleraz: prìomh mhinistear na h-Alba) Eskoziako gobernuburua eta Eskoziako Zigilu Handiaren edukitzailea da. Lehen ministroa Eskoziako Kabineteko burua da, eta Eskoziako Gobernuaren politika formulatzeko, garatzeko eta aurkezteko arduradun nagusia da.[1] Lehen ministroaren beste eginkizun batzuk dira Eskozia ofizialki sustatzea eta ordezkatzea, bai Erresuma Batuaren barnean bai atzerrian.[1]
Lehen Ministro | |
---|---|
Eskoziako Gobernua | |
Orain karguan | |
Titularra | Humza Yousaf |
Hasiera | 2023ko martxoaren 29a |
Karguduna | |
Trataera | Jaun Txit Agurgarria |
Honen kide | Eskoziako Parlamentua Eskoziako Gobernua Kontseilu Pribatua Britaniar-Irlandar Kontseilua |
Egoitza | Bute House |
Izendatzailea | Eskoziako Parlamentua |
Kargualdia | Ez dauka |
Lehen titularra | Donald Dewar |
Sorrera | 1999ko maiatzaren 17a |
Ordezkoa | Lehen Ministrordea |
Webgunea | Eskoziako Lehen Ministroa |
Eskoziako Parlamentuko kideek aukeratzen dute Lehen Ministroa, eta formalki, Erresuma Batuko erreginak izendatzen du. Lehen Ministroak Eskoziako Gobernuko Kabineteko kideak eta ministroak eta Eskoziako zuzenbideko funtzionarioak ere izendatzen ditu. Eskoziako Gobernuko buru den aldetik, lehen ministroa Eskoziako Parlamentuaren aurrean erantzule zuzena da bere ekintzengatik eta, oro har, gobernuaren ekintzengatik.
Gaur egun, Eskoziako Alderdi Nazionaleko Humza Yousaf da Eskoziako lehen ministroa, 2023ko martxoaren 29tik.
Historia
1997ko erreferendumaren ostean, Eskoziako hautesleek adostasuna emanda, Erresuma Batuko Parlamentuak eta Tony Blair lehen ministroaren gobernuak, Eskoziako Parlamentua eta Eskoziako Exekutiboa (gerora Eskoziako Gobernua) ezarri zituen.
Eskoziako Parlamentu zaharra bertan behera geratu zen Britania Handiko Parlamentua sortu ostean, 1707ko Batasun Aktak indarrean sartzean. XX. mendean, Erresuma Batuak desentralizazio prozesu bat hasi zuen, Eskozian Parlamentua eta Exekutiboa berrezarriz, eta prozesu honen bidez, Eskoziak autogobernua eskuratu zuen, neurri batean, bere barne-arazoetan, hala nola, osasunean, hezkuntzan eta justizian.[2] Autogobernuaren aldeko mugimendua 1970eko hamarkadan hasi zen, Erresuma Batuko Gobernuak Kontituzioari buruzko Batzorde Erreala sortzean, eta 1978ko Eskoziako Legearen ezarpenarekin batera. Lege honen bidez, Eskoziak 'Lehen Idazkari' baten zuzenduko zuen exekutibo autonomo bat ezarriko zen, baina legea inplementatuko zuen erreferendumak porrot egin ostean, 1978ko proiektua baztertu egin zen, 1998ra arte.[3]
Desentralizazioaren ondorioz, Eskozia gobernatzen zen eran aldaketa administratibo eta legislatiboak burutu ziren, Lehen Ministroaren kargua sortuz, Eskoziako Gobernuaren burua izateko. Ingelesez, "first minister" terminoa erabiltzen da, Kanadako probintzietako, Australiako estatuetako eta Hegoafrikako probintzietako burutzat erabiltzen den "premier" hitzaren antzera.[4]
Desentralizazioaren aurretik, Eskoziako gobernuaren eskumenak Erresuma Batuko Gobernuaren Eskoziarako Sailaren esku zeuden, 1885. urtetik. Saila Eskoziarako Estatu-Idazkariaren esku dago, baina 1998. urtetik Eskoziarako Sailak eginkizun murriztu bat dauka, haren eskumenak Eskoziako erakundeen esku baitaude.[5]
Lehen Ministroen zerrenda (1999-gaur egun)
Erretratua | Izena (Jaiotza–Heriotza) |
Legegintzaldia | Hauteskundeak | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Hasiera | Amaiera | Denbora | ||||
1 | Donald Dewar (1937-2000)† |
1999ko
maiatzaren 13a |
2000ko
urriaren 11a |
1 urte eta 151 egun | 1999 | |
Denboraldi honetan, Jim Wallace Lehen Ministrordeak bitarteko gisa jardun zuen. | ||||||
2 | Henry McLeish (1948-an jaioa) |
2000ko
urriaren 26a |
2001eko
azaroaren 8a |
1 urte eta 13 egun | ||
Denboraldi honetan, Jim Wallace Lehen Ministrordeak bitarteko gisa jardun zuen. | ||||||
3 | Jack McConnell
(1960-an jaioa) |
2001eko
azaroaren 22a |
2003ko
maiatzaren 15a |
5 urte eta 175 egun | ||
2003ko
maiatzaren 15a |
2007ko
maiatzaren 16a |
2003 | ||||
4 | Alex Salmond
(1954-an jaioa) |
2007ko
maiatzaren 16a |
2011ko
maiatzaren 18a |
7 urte eta 187 egun | 2007 | |
2011ko
maiatzaren 18a |
2014ko
azaroaren 19a |
2011 | ||||
5 | Nicola Sturgeon
(1970-ean jaioa) |
2014ko
azaroaren 20a |
2016ko
maiatzaren 17a |
8 urte eta 129 egun | ||
2016ko
maiatzaren 17a |
2021eko
maiatzaren 18a |
2016 | ||||
2021eko
maiatzaren 18a |
2023ko
martxoaren 29a |
2021 | ||||
6 | Humza Yousaf (1985-ean jaioa) |
2023ko
martxoaren 29a |
Karguan | 0 urte eta 342 egun |
Erreferentziak
- «First Minister - gov.scot» www.gov.scot (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- «The Scottish Parliament: - History - The Path to Devolution» web.archive.org 2007-09-14 (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- (Ingelesez) «Through an open door» HeraldScotland (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- «Lords Hansard text for 28 Oct 1998 (181028-25)» publications.parliament.uk (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).