Eskoziako ereserkia
Ofizialki, Eskoziako ereserkia ez da existitzen. Erresuma Batuaren zatia izanda, God Save the Queen erabiltzen da Eskozia ordezkatzeko.[1] Baina badaude bai hautagai batzuk bai eztabaida sutsua ereserkiari buruz.
Eskoziako ereserkia | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Eztabaidaren historia
Eskoziak ez du inoiz bere ereserkia izan. 1998ko Eskoziako Legebiltzarrari eskumenen itzulpena eta gero, Eskoziako gobernuak, laborista eta liberalen artekoa, God Save the Queen erabiltzen jarraitzea erabaki zuen. Hala ere, britainiar ereserkia ez da asko maitatua herritarren artean, batez ere XVIII. mendean rebellious Scots to crush ("eskoziar matxinoak zapaltzea") bertsoa erabiltzeagatik. Nahiz eta estrofa ez zen luzaroan erabilia,[2] bertokoek abestia eskoziarren aurkakotzat izan dute beti.
Gainera, kirol munduan Eskozia askotan hartu du parte nazio independente moduan eta zenbait abesti erabili behar izan ditu bere selekzio eta kirolariak adierazteko.
Hautagaiak
Eskoziako ereserkia izateko hiru hautagai nagusiak Auld Lang Syne, Flower of Scotland eta Scotland the Brave dira, nahiz eta beste batzuk ere erabiliak izan (tartean Scots Wha Hae, A Man's a Man for a' that, Freedom Come-All-Ye, Both sides the Tweed, Caledonia , I'm Gonna Be (500 Miles) edo Highland Cathedral).
Abesti bakoitza egoera jakin batean erabilia izan da:
- Scotland the Brave Commonwealth Jokoetan erabiltzen dute.
- Flower of Scotland errugbi eta futbol selekzioek erabiltzen dute.[3]
- A Man's a Man for a' that, Sheena Wellingtonek abestu zuen Eskoziako Legebiltzar berria irekitzeko.
2006ko ekainean Royal Scottish National Orchestrak galdeketa online egin zuen abesti gogokoa hautatzeko. 10.000 boto baino gehiago jasota, Flower of Scotland irabazlea zen %41a lortuz.[4]
Abestia | Botoak (%) |
---|---|
Flower of Scotland | %41a |
Scotland the Brave | %29a |
Highland Cathedral | %16a |
A Man's A Man for A' That | %7a |
Scots Wha Hae | %6a |
Erreferentziak
- (Ingelesez) BBC News
- (Ingelesez) www.highlandclearances.info
- (Ingelesez) BBC News
- (Ingelesez) RSNOren galdeketa