Eskoziako Eliza

Eskoziako Eliza (ingelesez The Church of Scotland, eskozieraz The Scots Kirk eta Eskoziako gaeleraz Eaglais na h-Alba), informalki The Kirk deitua, Eskoziako eliza ofiziala da. Bere goiburua latinez: "Nec tamen consumebatur", "Halere ez zen kontsumitu" – Exodoa 3:2". Protestantismoaren presbiterianismoaren adarreko Eliza bat da.

Eskoziako Eliza
Datuak
Motaeliza nazionala eta estatu-eliza
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
KidetzaWorld Communion of Reformed Churches (en) Itzuli eta Communion of Protestant Churches in Europe (en) Itzuli
Honen parteProtestantismo, Presbiterianismo eta Eliza Erreformatuak
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1560ko abuztua
Sortzailea
webgune ofiziala

Eskoziako Elizak erlijioa herrialde horretako azken txokoraino hedatzearen ardura bere gain hartu du. Ondorioz, Eskoziako komunitate guztietan dago, baita isolatu edo urrunenetan ere. Ez die bere kideei bakarrik zerbitzua eskeintzen, baita eskoziar guztiei ere (Eskoziako hileta gehienak bere artzainek ospatu ohi dituzte).

Historia

Erdi Aroan, Ingalaterrako Koroak tronuaren jaurespena eta gurtza eskatu zuen. Eskozian, baina, besterik ziren gauzak, erregeak primus inter pares bat izateko joera zuen, non Elizako ordezkarien taldeak protagonismo berezia zuen. Ingalaterrako kultura politikoa, baina, gero eta nabarmenagoa egin zen Eskoziarren Erresumako erregeen artean.

Bi kultura horien arteko tentsioak agerian geratu ziren XIII. mende bukaerako Eskoziako independentzia gerren garaian. Une horretan nabarmendu zen Joan Duns Eskoto teologoa, eta berehala etorri ziren Elizjendearen Deklarazioa eta Arbroatheko Aldarrikapena. Elizjendea, Eskoziako Elizaren ordezkariek gogor egin zieten erregeen botere absolutuari, bereziki ingelesei.

Eliza horrek, Europako eliza erreformaren epelean, covenant, hitzarmena hartu zuen oinarri, eta covenanter mugimendua sortu zen. Eskoziako Erresuma eta Erromatar Eliza Katolikoaren arteko haustura jazo eta John Knox apaiz eta teologoaren gidaritzapean presbiterianismoa sortu zen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.