Eskoziako Alderdi Berdea
Eskoziako Alderdi Berdea (Eskoziako gaeleraz: Pàrtaidh Uaine na h-Alba, eskozieraz: Scots Green Pairtie eta ingelesez: Scottish Green Party edota Scottish Greens) Eskoziako alderdi politiko berde eta ekologista bat da. Eskoziako independentziaren alde dago ere, eta 2014ko erreferendumean baiezkoaren alde egin zuen kanpaina.
Eskoziako Alderdi Berdea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa eta alderdi berdea |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Ideologia | politika berdea, errepublikanismoa, europazaletasuna eta Eskoziar nazionalismoa |
Jarduera | |
Kidetza | Europako Alderdi Berdea |
Kide kopurua | 9.001 (2015eko abenduaren 31) |
Eskoziako Legebiltzarrean 6 / 129 Tokiko kontseiluetan 19 / 1.227 Komunen Ganberan (Eskoziako eserlekuak) 0 / 59 | |
Historia | |
Sorrera | 1990 |
Aurrekoak | Green Party (en) |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Alderdia 1990ean sortu zen, Erresuma Batuko Alderdi Berdea hiru alderdi independentetan banatu zenean: Eskoziako, Ipar Irlandako eta Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdeak. 1999an Eskoziako Legebiltzarrerako lehenengo hauteskundeetan legebiltzarkide bat lortu zuen, Erresuma Batuko historiako lehenengo parlamentari berdea eskuratuz.
Buruzagiak
Eskoziako Alderdi Berdearen buruzagiak | ||
---|---|---|
1990–2002 | Robin Harper | |
2002–2004 | Eleanor Scott | |
2004–2007 | Robin Harper | Shiona Baird |
2007–2008 | Alison Johnstone | |
2008–2011 | Patrick Harvie | Eleanor Scott |
2011–2013 | Martha Wardrop | |
2013–2019 | Maggie Chapman | |
2019–Gaur | Lorna Slater |
2004tik aurrera Alderdi Berdeak bi buruzagi izan ditu.
Hauteskunde emaitzak
Urtea | Barrutien botoen % |
Eskualdeen botoen % |
Eserlekuak | Gobernua |
---|---|---|---|---|
1999 | - | %3,6 | 1 / 129 |
Laborista+Liberal Demokratak |
2003 | - | %6,9 | 7 / 129 |
Laborista+Liberal Demokratak |
2007 | %0,1 | %4,0 | 2 / 129 |
SNP gutxiengoan |
2011 | - | %4,4 | 2 / 129 |
SNP |
2016 | %0,6 | %6,6 | 6 / 129 |
SNP gutxiengoan |
Urtea | Botoen % | Eskoziako eserlekuak |
---|---|---|
2001 | %0,2 | 0 / 72 |
2005 | %1,1 | 0 / 59 |
2010 | %0,7 | 0 / 59 |
2015 | %1,3 | 0 / 59 |
2017 | %0,2 | 0 / 59 |
2019 | %1,0 | 0 / 59 |
Urtea | Botoen % | Eserlekuak |
---|---|---|
1999 | %5,8 | 0 / 8 |
2004 | %6,8 | 0 / 7 |
2009 | %7,3 | 0 / 6 |
2014 | %8,1 | 0 / 6 |
2019 | %8,2 | 0 / 6 |
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Regional distribution of seats» UK Political Info (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 30).
- (Ingelesez) «Political data from 1945 to the present» UK Political Info (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 30).
- (Ingelesez) «European Union—political news headlines and media resources» UK Political Info (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 30).
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.