Eskoriatzako kale eta auzoak

Eskoriatzako kale eta auzoak honako hauek dira, besteren artean:

  • Aranburuzabala kalea, Eskoriatzako kale bat da, herrigunearen hegoaldetik, erdialde ingururaino hedatzen dena. Herriguneko kalerik luzeena da, eta herriko bigarrena, Torrebaso etorbidearen ondoren. Bertan dago, duela hirurehun urte ingurua arte, Udaletxea Santa Marine plazan egon zen garaian, herriko gartzela izan zena. Kale honetan bertan, Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultatea dago, aurretik, ospitala eta komentua izan zena. Ganuza etxea eta herriko eliza ere, bertan daude.
  • Aingeruguarda pasealekua, Eskoriatzako kale bat da, herrigunearen hegoaldeko muturrean dagoena. Bertan, garai batean, Deba Garaiko Trenbidearen geltoki bat izan zena dago, ondoren, gaztetxe bezala ere erabili izan dena.
  • Santa Ana auzoa, Eskoriatzako herrigunearen iparraldeko zatian dagoen auzo bat da. Bertan, Eskoriatzako erdiko autobus geltokia dago, Eibartik Eskoriatzarako bidaian autobusa geratzen dena. San Pedro auzoa, Bidebarrieta kalea, Gaztainadui kalea eta Eduardo Gorosarri plaza ditu bere inguruan. Gainera, gertu, Iturrixar izeneko iturria eta Udal Garbitegia ditu.
  • Torrebaso etorbidea, Eskoriatzako kale bat da, herrigunetik kanpo dagoena. Deba Garaiko Trenbidea izan zenaren Eskoriatzako zatiko zati handi bat hartzen du, Eduardo Gorosarri plazaren atzealdean dagoen tunel batetik, Aretxabaletako mugaraino. Bertan, lehen ALMEN bezala, eta, gaur egun, Arizmendi ikastola bezala ezagutzen den eskola dago. Gainera, Mendigoia Hotela eta Fagor enpresaren bi lantegi daude Eskoriatzako kale honetan, Urkulu izeneko industrialdeaz gain.
  • Olazar kalea, Eskoriatzako kale bat da, alde batetik, Hidalga kalearekin, eta, bestetik, Eduardo Gorosarri plazarekin elkartuta dagoena. Kale honetan, duela 42 urte arte, Deba Garaiko Trenbidea igaro zen tuneletako bat dago, eta, tunel honen gainean, herriko hilerria.
  • Hidalga kalea, Eskoriatzako kale bat da, herriaren erdialdean dagoena. Olazar kalea, Fernando Eskoriatza plaza eta San Juan kalearekin lotuta dago. Bertan, 1825 arte, herriko bigarren udaletxea izan zena dago. Olazarrera, egungo udaletxearen ondoan dagoen pasabide labur baten bidez igarotzen da, Bolibar ibaia zeharkatzen duen pasabidea.
  • Eduardo Gorosarri plaza, Eskoriatzako herrigunearen iparraldean dagoen plaza bat da. Bere izena, Eskoriatzako musikaririk ospetsuenaren omenez du. San Pedrotan, bertan musika kontzertuak egoten ohi dira. Bertan dago Eskoriatzako osasun etxea. Errepidearen beste aldetik, Eskoriatzako Udal Pilotalekua du, eta, atzealdetik, berriz, antzinako Deba Garaiko Trenbidea du.
  • Santa Marine plaza, Eskoriatza erdialdean dagoen plaza bat da. Garai batean, XVI. mendearen amaiera eta XVIII. mendearen lehen laurdena bitartean, bertan egon zen Eskoriatzako lehen udaletxea, gaur egun, jada, existitzen ez dena, bere ordez, beste plaza bat dagoelarik, non musika kontzertuak ere eman izan diren, noiz edo noiz, batez ere Errekan Gora izeneko ospakizunean. Udaletxea bertan egon zen garaian, espetxea ere plazan bertan egon zen. Espetxea egon zen eraikina, oraindik existitzen da. San Pedrotan eta Eskoriatzako Artisautza Ferian txosnak eta salmenta postuak egoten dira. Bertan, duela urte batzuk, brontzezko kanpai handi batzuk aurkitu ziren.
  • San Pedro auzoa, Eskoriatzako herrigunearen iparraldean dagoen auzo bat da. Bertan, Eskoriatzako Udal Liburutegia dago, baita CC.OO. sindikatuaren egoitza bat ere. Intxaurtxueta auzoarekin bat eginda dago.
  • Intxaurtxueta auzoa, Eskoriatzako herriguneko iparraldereneko auzoa da. Bertan, udal kiroldegia dago, baita Ibarraundi museoa eta herriko iparraldeko autobus geltokia ere. Gertu, San Pedro auzoarekin duen muga inguruan, Apotzaga elizaterako errepidea dago. Auzoaren ekialdetik igarotzen da Deba ibaia.
  • Gernika Plaza, Eskoriatzako plaza txiki bat da, Kultur etxea eta jubilatuen elkarte dagoen eraikinaren atzealdean dagoena. Bertan, plazaren muturu batean, Jose Arana lurperatuta dagoen tokia dago, bere estatua batekin adierazia.
  • San Juan kalea: Jose Arana kalearen beste aldean abiatu eta Bolibar elizatearen sarreraraino hedatzen da.
  • Txistularien plaza: Hau plaza berri bat da, lehen Jose Arana Eskolak egon ziren tokian egin diren eraikinetan dagoen plazatxo bat da.
  • Gaztainadui kalea: Gutxi gora behera, lehen Jose Arana Eskolak egon ziren tokiaren parean hasten da, errepidearen beste aldetik, eta Luis Ezeiza ikastetxea dagoen tokiraino hedatzen da. Santa Ana Auzoa eta Eduardo Gorosarri plaza ditu inguruan, eta, iparralderantz, Intxaurtxueta auzoarekin bat egiten du. Bertan dago Zubiate zeramika labea.
  • Bidebarrieta kalea: Iturrixar iturriaren eskuinaldean abiatu eta ArbiƱoste pasealekuaren gainetik doan zuhaitz arteko bide bat da, Mazmelarako bidean aurki daitezkeen mendietarantz jotzen duena. Malda pare baten bidez, erdialdeko zatian, Aranburuzabala kalearekin lotuta dago.
  • Dorleta auzoa: XX. mendearen bigarren erdialdearen hasieran eraikitako auzo bat da. Aranburuzabala kalearen atzealdetik, Olazar, San Juan eta Hidalga kaleetaraino hedatzen da.
  • ArbiƱoste Eskoriatza erdialdean dagoen pasealeku bat da. Duela urte batzuk arte, bertan, baserriak, etxeren bat eta lantegi bat egon ziren. Gainera, pasealeku honek Santa Ana auzoarekin bat egiten duen tokian, Iturrixar izeneko iturria dago, jada lehortua. Gaur egun, pasealekuan zeuden etxea, lantegia eta baserriak bota eta bertan etxebizitza multzo bat egiten ari dira. Aranburuzabala kalea eta Bidebarrieta kalea eta Santa Ana auzoaren artean hedatzen da.
  • Jose Arana kalea: Eskoriatzako kalerik laburrena da. Herrigunearen erdialdean dago, Aranburuzabala kalean dagoen herriko eliza eta Santa Marine plazaren artean. Parean, errepidearen beste aldetik, Jose Arana Eskolak egon ziren tokian egin diren eraikinak daude. Kale edo auzo mugakideak, Santa Marine plaza, Aranburuzabala kalea eta San Juan Kalea ditu.
  • Olaeta Plaza: Aranburuzabala kalearen hegoaldeko muturraren atzealdean dagoen plaza zabal bat da. Iparraldeko muturrean, 9 koadroko pilotaleku ireki bat du. Beste muturrean, berriz, umeentzako jolas parke txiki bat dago.
Aranburuzabala kalea: Huhezi eskola.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.