Eskoriatza Kirol Elkartea

Eskoriatza Kirol Elkartea Eskoriatzako kirol kluba da, 1964an sortua. 1995 artean futbol taldea izan bazuen ere gaur egun saskibaloian eta areto-futbolean ari da nagusiki. Manuel Muñoz kiroldegian jokatzen ditu etxeko partidak.

Eskoriatza Kirol Elkartea
Sorrera1964-1995 (futbol taldea)
1995- (areto-futbol taldea)
Futbol zelaiaManuel Muñoz kiroldegia
Eskoriatza
PresidenteaJavi Corbal
Liga3. maila
2020-2021-
Webguneawww.eskoriatzake.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Futbol taldea

Gizonezkoen taldea

1950. hamarkadan Eskoriatzako futbol talde bat aritu zen Gipuzkoako behe mailatan. 1951-52 denboraldian hasi zen jokatzen Lurraldeko 2. mailan eta 1953an lehen mailara igo zen. 1957. urterarte iraun zuen talde honek eta ondoren desegin zen[1].

Eskoriatza Kirol Elkartea ofizialki 1964. urtean sortu zen eta 1970-71 denboraldian egin zuen debuta Gipuzkoako Lurraldeko 2. mailan. 1983an 1. mailako txapelduna izan eta Gipuzkoako Preferentera igo zen (gaur egun Ohorezko maila izena duena)[2]. Ordutik bertan ibili zen (1987-88 denboraldian ezik) 1995erarte. 1995ean Orioko Futbol taldearen aurka promozio partidan galdu ondoren desagertu egin zen futbol taldea. Emaitzarik onena 1988-89ko seigarren postua izan zuen. Partidak Almeneko zelaian jokatzen zituen.

Emakumezkoen taldea

Sakontzeko, irakurri: «Leintz Arizmendi Futbol Taldea»

2017an emakumezkoen Arizmendi Futbol Taldeak (Arrasate-Aretxabaleta) Euskal Ligara igotzea lortu zuen eta denboraldi berrirako Aretxabaleta Kirol Elkarteak eta Arrasateko Futbol Taldeak bat egin zuten proiektuarekin eta Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako neskak ere batu zitzaizkien[3].

Areto-futbol taldea

Futbol taldea desegin zen urte berean areto-futbol taldea sortu zen Narciso Pavoren eskutik[4]. 2019an Hirugarren Mailara igo zen.

UrteaMailaPostua
2014-15Euskal Liga5.a
2015-16Euskal Liga6.a
2016-17Euskal Liga6.a
2017-18Euskal Liga7.a
2018-19Euskal Liga3.a (igo)
2019-203. maila10.a
2020-213. maila-
2021-223. maila

Saskibaloia

Emakumezkoen senior saskibaloi taldea Gipuzkoako erregional mailetan ari da jokatzen. 2021ean jokalari eskasia zuela eta Arrasateko Ointxe! taldearekin bat egin eta Saski Goiena taldea sortu dute[5].

UrteaMailaPostua
2017-18Gipuzkoako 1. maila9.a
2018-19Gipuzkoako 1. maila12.a
2019-20Gipuzkoako 1. maila12.a
2020-21Gipuzkoako 1. maila5.a
2021-22Gipuzkoako 2. maila

Bitxikeria

Sociedad Deportiva Escoriaza izeneko futbol talde bat existitu zen Zaragozan, Espainiako 2. mailan jokatzera iritsi zena. Manuel Escoriaza enpresagizonak sortu zuen 1921ean eta Material Móvil y Construcciones S.A.-ko langileez osatu zen futbol taldea. 1953-54an Bigarren mailan denboraldi bat egin ondoren taldea desegin zen CAF-ek enpresa bereganatzean[6].

Erreferentziak

  1. «Primera Regional Guipuzcoana 1953-54» arquero-arba.futbolme.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  2. «Primrea Regional Guipuzcoana 1982-83» arquero-arba.futbolme.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  3. «Leintz Arizmendi Futbol Taldea sortu da, emakumezkoen futbolaren mesedetan» Tulankide (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).
  4. «Eskoriatza Kirol Elkarteko areto futbol sailak 25 urte bete ditu - Eskoriatza» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  5. «Ointxe! eta Eskoriatza batuta, talde berria - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).
  6. (Gaztelaniaz) «S.D. Escoriaza; En tren hasta la 2ª División» Real Zaragoza web no oficial (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.