Eskora
Eskora, nautika arloan, itsasontziek beraien ardatz longitudinalean jasaten duten inklinazioa da. Mugimendu hori normalean itsasontziaren kargaren tokialdaketaren ondorioz gertatzen da. Halaber, itsasontzia itsasoratzeko eraiki zen posizioan baldin badago, zuzenduta dagoela esaten da eta egoera honetan bere eskora nulua izango da.
Nautikan beste definizio bat ere ematen zaio: itsasontzia ontzitegian dagoenean bere alboak eusten dioten puntalak.
Behin betiko eskora
Behin betiko eskora dagoelarik, ontzia orekatuta egongo da eskora bat izan arren. Hiru kasutan gerta daiteke abelera hau:
- Ardatz longitudinalarekiko kargaren antolamendu asimetrikoaren ondorioz
- Kanpo-indarren eragin iraunkorraren ondorioz (haizea belaontzientzako, ontzi txikientzako eta frankobordo handiko ontzientzako).
- Hondoa jotzearen ondorioz.
Eskora angelua θ
Eskora angelua oreka-egoera berrian ontziak duen plano bertikalaren eta hormarte-planoaren arteko angelua da.
Eskora angelua ez da rolido angeluarekin nahastu behar; hau da, ardatz longitudinalarekiko errotazio-mugimendua, olatuen artean nabigatzeagatik sortzen dena.
Rolido mugimendua itsasontziak momentuan daukan oreka posizioaren menpe sortzen da, non zuzenduta egon litekeen ala ez. Horregatik behin betiko eskora batekin nabigatzen duen ontzi baten egonkortasun transbertsala gutxituko da eskora jasaten duen hegalean.
Aiherga oreka (Trantsizio eskora)
"Aiherga oreka" terminoak adrizatua dagoen itsasontzi bat orekatua ez dagoenean erabiltzen da; hau da, itsasontzia oreka puntua "adrizatu" posiziotik albo batera edo bestera eskora angelu bat jasaten lortzen duenean. Kanpoko indar batek, olatu batek edo haize-bolada batek adibidez, egoera horretan aldaketa eragiten badu, itsasontzia angelu berean flotatuko du baina kontrako aldera. Aiherga oreka eta eskora iraunkorraren artean ezberdintasun handia dago, egoera ezberdinek eragiten dutelako bata ala bestea eta haiei aurre egiteko neurri ezberdinak erabili behar direlako.
Eskoraren eragina egonkortasun transbertsalean
Itsasontziak eskorak jasan ahal izateko hainbat esfortzuk hartzen dute parte. Ontziak kanpo-indarren ondorioz haien oreka-posiziotik mugitzean, higidura horren kontrako indar bat agertuko da hasierako oreka berreskuratu arte. Indar horren ezaugarriak ontziaren egituraren araberakoak izango dira, eta elementu batzuen menpekoa izango da:
Metazentroa (M)
Metazentroa da itsasontziak gutxieneko eskora bat jasaten duenean sortzen diren goranzko indar-lerroen elkargunea. Geometrikoki, bultzada-hidroestatikoaren indar-lerroek biratzen duten puntua adierazten du.
Karena-zentroa (C)
Karena zentroa itsasontziak desplazatutako ur-bolumenaren grabitate-zentroa da. Bultzada-zentroa ere baderitzogu, ontziaren egonkortasunaren arloan karena zentroan kokatzen baita bultzada indarra.
Grabitate-zentroa (G)
Grabitate-zentroa itsasontziaren grabitate-indar guztiaren erresultantea aplikatzeko irudizko puntua da, itsasontziaren masa guztia puntu konkretu batean kontzentratuko balitz bezala.
GZ adarra
Karena zentrotik sortzen den bultzada indarra (Z) eta grabitate zentroa (G) lotzen dituen irudizko lerroa da, flotagarritasun lerroaren paraleloa dena. GZ adarra da itsasontzia bere oreka puntura bueltatzen laguntzen duen faktorea.
Esfortzu "orekatzailea"
Esan bezala, ontzia eskoratzean oreka puntura bueltatzeko indar bat agertuko da. Bultzada indar hori karena zentroan sortuko da eta metazentroa dagoen puntura abiatuko da.
Egonkortasun ona duen itsasontzi batean eskora angelua handitu ahala, oreka berreskuratzeko indarra ere handitzen da, grabitate zentroa eta karena zentroa lotzen dituen irudizko lerroa flotagarritasun lerroarekiko paraleloa den arte, hortik aurrera indar hori txikitzen hasten da, momentu jakin batean negatibo bihurtzen den arte, beheko grafikoan ikus dezakegun bezala. Efektu hau GZ kurban irudikatzen da, grafiko honetan eskoraren kontra egiteko "Z" puntutik sortzen den bultzadaren indarra eskora-angelua handitzen den neurrian nola eraldatzen den ikus dezakegu.
Metazentroaren eragina
Grafiko hau altuera metazentrikoaren menpe dago. Itsasontziaren hasierako egonkortasuna eta altuera metazentrikoa guztiz lotuta daude; izan ere, zenbat eta altuago egon metazentroa, orduan eta GZ adar handiagoa sortuko da, eta oreka hobea izango du ontzia. Metazentroa grabitate zentroan egongo balitz, ez legoke egongo GZ adarrik eta metazentroa grabitate-zentroa baino beherago egonda GZ adarra negatiboa izango litzateke beti.
Dena den, itsasontzi bat eraikitzean metazentroa altuegi kokatzea ere ez da komeni, eskora txikienengatik ere sortuko lukeen bultzada indarra oso handia izango litzatekeelako eta ontzian eragingo lituzkeen zabuak tripulazioaren bizitza galaraziko lukete. Metazentro oso altua duten itsasontziei "zurrun" esaten zaie.
Bibliografia
- Díaz Fernández, C. (1969). Teoría del Buque. Barcelona.
- Mandelli, A. (1960). Elementos de Arquitectura Naval. Librería Editorial Alsina.
- Olivella Puig, J. (1994). Teoría del Buque. Flotabilidad y Estabilidad. Universidad Politécnica de Catalunya.
Kanpo estekak