Eskola txiki
Eskola txikia edo Eskola bateratua adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskolak dira. Normalean landa eremuan kokatuta daude.[1] Eskola horietan adin desberdinetako ikasle gutxi daude, irakasle bat edo bikin. Mailen aldetik haur hezkuntzatik lehen hezkuntza bukatu arteko ikasleak biltzen dira, neskak zein mutilak. Euskal Herri osoan aurki daitezke horrelako eskolak. Haien arazo nagusia administrazioak nahiago duela ikasleak ikastetxe handierata eraman eta ohikoa da bizirauteko oztopo handiak izatea.
Eskola txikien abantailak
· Harreman gertua eta estua. Horrelako eskoletan haurrak, gurasoak eta irakasleak gutxi dira eta horrek haien arteko harremanak errazten ditu.
· Bakarkako irakaskuntza. Gutxi izatearen ondorioa da. Irakasleak ikasleak oso ondo ezagutzen ditu eta horrek irakaskuntza moldatzeko aukera gehiago ematen du.
· Izadiarekin kontaktua. Hori nekazari inguruetan egotearen ondorio zuzena da. Horrek naturaren azterketa errazten du.
· Oso talde desberdinak sortzeko aukera. Taldeak malguak izan daitezke.
· Ikasleen arteko laguntza indartzeko metodologiak. Ikasle nagusiek txikiei laguntzeko aukera handia dago.
· Ikasgeletan jarrera aktiboak indartzeko erraztasuna.[2]
Eskola txikien desabantailak
Nahiz eta orokorrean alde positiboak gailendu, eskola txikiek ere zenbait alde negatiboak dituzte:
- Material gutxi eta instalazio eskasak.
- Askotan irakasle berriak hartzen dituzte horrelako postuak eta askotan esperientzia gutxikoak. Dena dela, honek era badu bere alde positiboa: gazteagoak direnez askotan ere aktiboagoak dira.
- Talde handiagotan lan egiteko zailtasunak. Adibidez kirol-taldeak sortzeko. Horregatik horrelako eskolak oso koordinatuta egoten dira.
- Elkarbizitzaren arazoak: batzuetan txikiek handiek jarrerak imitatzen dituzte eta horiek egokiak ez badira, ondorioz, arazoak sor daitezke.[2]
Eskola txikiak zineman
- 20102an, Frantzian, Nicolas Philibert zuzendariak Être et avoir dokumentala aurkeztu zuen.
- 2012an, Gipuzkoan, Eskola bizi, herri bizia Iñaki Alcaldek egindako dokumenatal plazaratu zen.[3]