Eskola porrot

Eskola porrota haur edo gazte baten errendimendu akademiko eskasa eta iraunkorra da, aurreikusten diren epeetan curriculuma betetzea eragozten duena. Egungo ikuspegi pedagogiko gehienen arabera, eskola porrota ez da ikaslearen porrota, eskolak ikaslearekin duen harremanetan eraikitako errealitate bat baizik, gizartearen ordena moral eta kulturalaren isla dena eta hezkuntza-sistemak haurraren egoera eta beharretara egokitzeko ezintasuna adierazten duena.[1]Areago, haurrak bere ikaskuntza-prozesuan dituen berezko zailtasunez haraindi, eskola porrota gizarteak hezkuntza eta kultura zabaltzean eta, hortaz, gizarte-aukerak banatzean sortzen dituen ezberdintasunekin loturik dagoela ere baieztatu da. Horrela, eskola porrot termino akademizista gutxiesgarria gainditu nahian, alternatiba zenbait ikasle hauek hezkuntza-sistematik baztertuta gera ez daitezen, egokitzapen kurrikularrak esaterako.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Escudero Muñoz, Juan M.. (2005). «Fracaso escolar, exclusión educativa: ¿de qué se excluye y cómo?» Revista de Curriculum y Formación del Profesorado.

Kanpo estekak

Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.