Eskola demokratikoak

Summerhill eskola Ingalaterran.

Demokraziaren kontzeptua

Demokrazia, aukera berdintasunean, kritikotasunean, ideien onarpenean eta adierazpen askatasunean oinarritzen den balorea da. Demokrazia hitzak zenbait esanahi ezberdin ditu eta herrialdearen politikaren kontzeptuaren araberakoa da.

Ameriketako Estatu Batuetan demokrazioaren kontzeptua Apple eta Beanek definitu zuten Eskola demokratikoen liburuan (1997)[1]. Autore horiek honela definitu zuten demokrazia: gure politika eta gizarte harremanentzako ezinbesteko postulatua da. Guk gure burua gobernatzeko dugun moduaren oinarria dela dio, jakintasuna eta politika eta aldaketa sozialen balioa neurtzen duen kontzeptua.

Demokrazia kontzeptuaren ezaugarriak

Ikusten denez demokraziaren kontzeptua politikarekin asko lotuta dago. Aitzitik, praktikan, demokraziaren zentzua anbiguoa bilakatu da eta interpretazio anitz jaso ditzake. Horregatik ezinbestekoa da demokraziaren ezaugarriak zeintzuk diren aipatzea:

  • Adierazpen askatasuna.
  • Gaitasun indibidual eta kolektiboak garatzea eta barneratzea arazoak konpontzeko.
  • Hausnarketa kritikoa eta analisia, ideiak, arazoak eta politikak baloratzeko eta kritikotasunez jarduteko.
  • Ongizate estatuaren alde egitea. - Biztanleria guztiaren (gutxiengoak direnak ere) duintasuna eta eskubide berdintasuna izatea.
  • Balore demokratikoetan oinarritzea eta geure jendartean praktikan jartzearen beharra.
  • Erakunde sozialen plangintza eta kudeaketa izatea demokrazia sustatzeko.

Hezkuntza tradizionala eta hezkuntza demokratikoaren oinarriak:

Ikaskuntza irakaskuntza prozesuetan demokraziaren kontzeptua garrantzia handia dauka, izan ere, hortik sortzen da eskola demokratikoaren ideia, orain arte dagoen hezkuntza sistema tradizionalaren alternatiba gisa. Freirek [2](1970) ikaskuntza bankarioaren aurka jotzen du, haurrak aktiboak baitira eta ez informazioa jasotzen duten subjektu pasiboak. Hau jakinda ezinbestekoa da Hezkuntza tradizionala eta hezkuntza demokratikoaren arteko desberdintasunak ikustea:

Hezkuntza tradizionala (Apple eta Beane,1997):

  • Irakasleek, haien ikasgaien independentzia defendatu.
  • Irakasleek, haien ikasgaien arteko ezberdintasunak zehaztu.
  • Irakasleek, ikasgaien autonomia beharrezkotzat ikusi.
  • Etsaitasuna irakasleen artean, ikasleak lortzeko.
  • Arazoa: Ikasleen elkarrekintza, komunikazioa, edota laguntza ez zuten sustatzen eta ikasleen gaitasunak ez zituzten zehazten. Ikaslea objektu pasibotzat hartu haien interesak eta konpetentziak kontuan izan gabe.

Hezkuntza Demokratikoa. Gaur egun (Apple eta Beane,1997):

  • Irakasleek ikasgaien arteko elkar informazioa gauzatzen dute.
  • Irakasleek, ikasleek garatu beharrezko gaitasunak zehazten dituzte.
  • Egunerokotasunean batzen dira irakasleak, konpetentzia berriak zehazteko edo daudenak eraldatzeko. Irakaslea ikasketaren ardatza da, bera da protagonista.
  • Material didaktiko inter-modularra proposatzen dute.
  • Ikasleek ahotsa eta errepresentazioa dute kontseilu eskolarrean, ikasleen kezkak eta dudak irakasleei helarazteko.
Eztabaida talde bat Chicagoko Shimer Collegen.

Eskola demokratikoen ezaugarriak

  • Parte hartzeko forma ezberdinen ikerkuntza, beti ere alderdi edo eredu praktiko baten ikuspuntutik.
  • Eskola barnean komunitate ikasketak eratzea.
  • Curriculum tematiko bat izatea, Beanek (1993) adierazi bezala, ezagutza arazoekin lotzea, horrela bizitzarako ikaskuntza garatuko dute. Gainera arazo edo kezkak gaur egunekoak dira, baina etorkizunean izango dituztenei begira, beti ere.
  • Ezagutzaren kontzeptu berria sortzea: harreman hertsi bat gordetzen du komunitate eta biografia errealekin. Beraz, ikasleek duten ezagutzetan oinarrituz ikasten dute eta eskola demokratikoa honen jakitun da eta bakoitzaren jakintzek beren bizitza baldintzatuko dutela ere badakite baita sinistu ere. Hau dela eta elkarri irakasten diote baita izan dituzten esperientzietatik eta hau oso era praktikoa da zer egin eta zer ekidin ikasiko ikasteko.
  • Sormenezko era batean lan egitea.

Eskola demokratikoen adibideak AEBn

Apple eta Beanek (1970) haien liburuan AEBtan egondako eskola demokratiko batzuen ereduak azaltzen dituzte:

  • Central Park-eko Bigarren Hezkuntzako Eskola

Eskola eredu demokratiko honek horizontaltasuna sustatu nahi zuen eta ikaslearen parte-hartze pasiboarekin apurtu nahi zuen, hau da, ikaskuntza irakaskuntza prozesua aurrera eraman nahi zuen. Hori horrela izanda, eskola eredu honetan eskola demokratikoaren helburuak finkatu ziren (Apple eta Beane,1997):

- Egokiagoa da gauza gutxiren inguruan informazio ugaria eta kalitatezkoa izatea, hau da, benetan ondo dauden kontzeptuak barneratzea eta egunerokotasunean aplikatzea, gauza askoren inguruan gutxi jakitea baino.

- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua pertsona bakoitzaren neurrietara mugatzen da, norbanako bakoitzaren autonomia errespetatuz.

- Ikasleek, eskolak zehaztutako ikasketa irizpide minimoak ondo menperatzen dituztela argi ikusi behar da.

- Irakasleek, ikasleak entrenatzen dituzte, haiek bakarrik erantzunak lortzera animatuz eta autoikaskuntzara bultzatuz.

  • Rindge Lanbide hezkuntza eskola

Eskola eredu honetatik hainbat ideia hartzen dira:

- Horizontaltasunez jokatu behar da.

- Curriculuma demokratikoa izan behar da, hau da, bakoitzaren ikasketa erritmora egokitu behar da.

- Ikasleen esperientziak kontuan hartu behar dira, horietatik ikasi ahal delako.

- Irakaslea rol pasiboagoa hartu behar du, ikaslea agente aktiboa bihurtuz eta ikasketa prozesua bi norabidezkoa izaten (irakaslea ikaslearengatik ere ikasi ahal du)

  • Fratney eskola

Fratney eskola aztertuz, eskola demokratiko batek izan behar dituen antolakuntza eta hezkuntza dinamika desberdinak zeintzuk izan daitezkeen ikus ditzakegu.

Haurrek heziketa egoki bat jasotzeko, beraien esperientzian oinarrituta egon behar dira irakasleak. Gainera, ikasleei pentsamendu kritikoa izatera lagundu behar diete irakasleek, bai eskola bat edo jendarteko edozein arazo aldatzeko ez da nahikoa arazoaren muina aldatzea, hau da, gizarte aldaketa bat egon behar da. Adibidez, eskola bat aldatzeko ezin da egitura edo curriculuma bakarrik aldatu.

  • Marquette Eskola

Erabiltzaileekin aritzean, haien inguruan dauden agente baldintzatzaileak eta testuingurua aztertu behar dira. Esperientzia pertsonalen bidez, testuinguruan dauden aspektu desberdinak lantzea komeni da, ikasketa prozesua demokratizatuz. Prozesu sozio-hezitzaile hauetan curriculum ezkutua sortzen da. Kurrikulum demokratikoa zera da: eskolako plangintza, jakintza teorikoetara ez mugatzea, bizitzarako funtsezkoak diren jakintza, baliabide eta tresnak ematea. Plangintza edo curriculum hau, hezkuntzan parte hartzen duten denek (guraso, ikasle, irakasle, komunitate etab.) eraikitzen dute, beraz, haurren interesak kontuan hartzen direnez, ikasketa prozesu hori askoz ere atseginagoa egiten zaie.

Bitxikeriak

Testuinguruaren eta indibiduoetan eragiten dituzten faktoreak ulertua behar ditugu, ekintza balore etikoetan oinarritu behar dugu, pentsamendu demokratikoak mantenduz, praktika eta teoriaren arteko oreka lortuz; curriculum inklusista eraiki behar da eta bertan, adierazpen askatasuna, erlazio dialogikoa, ikaslearen autonomia, autoestimu eta parte hartzea defendatu behar da; ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak komunitatean (ikasle, auzokide, hezitzaile, familia…) eta elkarrekintzan (adibidez talde interaktiboetan) oinarritu behar dira; inter-profesionaltasunaren abantailak eta aspektu kritikoa sustatzen dela ziurtatzea.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Eskola demokratikoak. Morata.
  2. (Gaztelaniaz) Paulo, Freire. (1970). Pedagogia del oprimido. Herder & Herder.

Bibliografia

  • Apple, M. W. eta Beane, J. A. (1997). Escuelas democráticas. Madril: Ediciones Morata, S.L.
  • Freire, P. (1970). Pedagogia del oprimido.  New York: Herder & Herder

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.