Eskola absentismo

Eskola absentismoa, hezkuntza sistema arautuak dauzkaten gizarteetan eskolara ez joatearen fenomenoari esaten zaio. Sinplifikatuz bi arrazoi egon daitezke.

Tom Sawyer nobelako pertsonaia nagusiek askotan egiten zuten sasieskola.

Alde batetik, arrazoi sozioekonomikoek sortutako eskola absentismoa. Familia batzuek hobesten dute etxea heztea, umeek etxean lan egitea edo laguntzea, umeak eskoletan ematen den dotrinamendua edo mundu-ikuskeratik babestea, eta beste arrazoi batzuk.

Beste aldetik, familiek seme-alabak eskolara bidaltzeko hautua egin baina umeek, beren kabuz, egun batzuetan eskolara ez joatea erabakitzen dute. Ikasleek nahita egindako eskola huts egite honi, lagunarteko erregistroan, modu informalean, txikarra egitea, sasieskola egitea, piper egitea, eskola-ihesi egitea eta txerritan ibiltzea, besteak beste esaten zaio. Hezkuntza sistema arautu ia guztietan gertatzen da fenomeno hau, eta, gehien bat, derrigorrezko hezkuntzaren baitan. Gaixotasun batengatik edo justifikatutako beste arrazoi batengandik eta gehienetan gurasoen baimenik gabe gertatzen da.

Kanpo estekak

Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.