Eskiula

Eskiula ([es̺kiula]) Bearnoko udalerri euskalduna da[2][3], nahiz eta hainbatetan Zuberoako udalerrien barruan sailkatzen den, batik bat bertan euskaraz mintzatzen delako. Zuberoako lurraldetzat hartzen denean, Basabürüa eskualdean kokatzen da.

Eskiula
 Zuberoa, Euskal Herria
Eskiulako eliza.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
EskualdeaAkitania
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaOloroe-Donamaria-1
Izen ofiziala Esquiule
AuzapezaJean Bedecarrax
(2008-2014)
Posta kodea64400
INSEE kodea64217
Herritarraeskiulatar
Ezizenabahanka biltzailiak eta serora bühürtekariak
Kokapena
Koordenatuak43°11′39″N 0°42′30″W
Map
Azalera28,58 km2
Garaiera198 metro
Distantzia18 km (Maule-Lextarretik)
Demografia
Biztanleria537 (2018:  −2)
Dentsitatea18,86 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,67
Ugalkortasuna[1] 63,28
Ekonomia
Jarduera[1]% 72,44 (2011)
Desberdintasuna[1]% 7,82 (2011)
Langabezia[1]% 5,37 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 62,85 (2010)
Erabilera% 31,09 (2011)
Datu gehigarriak
SorreraXV. mendea. urtea

Udalerriaren frantsesezko izena —eta ofiziala— Esquiule da, eta okzitanierazkoa, Esquiula.

2008tik alkatea Jean Bedecarrax jauna da. Herri horretako bizilagunei ipini zaizkien ezizenak "bahanka biltzailiak", "karakoil biltzailiak"[4] eta "serora bühürtekariak" dira[5].

Geografia

Eskiulako seinale elebiduna.

Topografia

Udalerriko gunerik baxuenak 190 m ditu; Joos ibaiaren ertzean dago, herri kaskoaren iparraldean.

Punturik garaiena Kanbillu mendia (660 m) da. Udalerriaren hego-mendebaldean dago; bere tontorretik mendebaldean Bartabürü ibarra dago, hegoaldean zein ekialdean Narbe eta ipar-ekialderantz jota mendiak berak izena ematen dion auzotik pasatuta Hegilla edo herri barnera jaisten da. Hiru auzo horiek 200-300 metroko altueran daude. Mendia Pierre Topet Etxahun koblakari ezagunaren bertso batean agertzen da, Ahargo eta Kanbillu[6]; Barkoxe herria bi mendi haien artean dago, lehena Barkoxeko lurretan eta bigarrena Eskiulakoetan.

Kanbilluren nagusitasunaz gain muino ugari dago Eskiulan; mendia eta herriaren artean dagoen muinoetako batean Khoxü-gaina izeneko gaztelu zahar motako aztarnategi protohistorikoa dago.

Hidrografia

Barkoxe bezala, udalerriko lurrak ez daude Zuberoako ardatz Uhaitzandiko arroan, Oloroeko uhaitzera doazen zenbait ibaiadarri dagokielako[7]:

Udalerri mugakideak

Auzoak

Udalerria auzo batzuetan banatu ohi da; Hegilla izan ezik, denak oso sakabanatuak dira[10].

  • Berbila (fr. Bervielle); ekialdeko muturrean, okzitaniera hiztuna den bakarra.
  • Barrena: Hegilla eta Berbilaren artean.
  • Landa Sohüta: Hegillatik iparraldera, Jeruntze eta Momorrekin mugan.
  • Hegilla: herri kaskoa.
  • Kanbillu: izen bereko mendiaren ipar eta ipar-ekialdeko magaletan.
  • Oskabi: Hegillatik ipar-mendebaldera, Eskiulak Barkoxe eta Jeruntzerekin bat egiten duen esparruan.
  • Bartabürü: Barkoxeren mugakidea den ibarra, mendebaldean.
  • Narbe: Baretoseko mugan barreiatutako ibarra, hego eta hego-ekialdean.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Zuberoa-Bearno afera Eskiulan»

Eskiula Zuberoako udalerrien barnean kokatu ohi da batzuetan; besteetan, berriz, Bearno barnean[3], ofizialki bearnotar udalerria baita. Udalerria sorrera erlatiboki berrikoa da, XV. mende erdialdekoa, hain zuzen ere. Herria Bearnoko lurretan sortu zen, baina biztanleak euskaldunak ziren. Eskiulan, horren ondorioz, euskara izan da nagusi. Erregimen zaharrean zehar, horrela, Eskiula Oloroeko administrazioaren parte izan zen; eta 1790eko berrantolaketa arte Aramitzeko kantonamendukoa zen. 1796ko urtarrilaren 23an biztanleek Barkoxeko euskal kantonamenduarekin bat egiteko eskatu zuten, erreferendum bidez, baina eskaerari ez zitzaion jaramonik egin [11]. Hori dela eta, 1816 inguruan Eskiula Oloroe-Donamariako kantonamenduan sartu zen[12]. Hori dela eta, Eskiula euskal kulturadun baina Bearnoko lurretako udalerria bilakatu zen. Abeltzaintzari dagokionez, bestalde, Eskiula ez da Zuberoako lur sindikatuko kide, baina 1456an eta 1652an Zuberoako lurren erabilpenerako akordioak sinatu zituen udalerriak [13].

Udaletxean, Frantziako banderarekin batera, ikurrina jarrita dago.

Demografia

XIX. mendearen erdialdean goia jo zuen Eskiulako populazioak, 1.400 biztanle izatera iritsi zenean. Hurrengo hamarkadetan gainbehera iritsi zen, eta XX. mendearen amaierarako 500 biztanle besterik ez zituen. XXI. mendeko lehen hamarkadetan, biztableriak berriro goranzko joera hartu zuen.

Eskiulako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

Herri elkargoak

Auzapezak

AuzapezakAgintaldia
Joseph Murcuillat1790-1791
Pierre Andère-Hagolabustan1791-1792
Pierre Lepphaille1792-1805
Jean Pierre Castillon1805-1812
Joseph Poutchoue1812-1813
Martin Castège1813-1815
Jean Pierre Castillon1815-1831
Jean Pierre Quintaburu1831-1837
Alexis Castéjurry1837-1848
Simon Etchanchu Espelet1848-1871
Pierre Narbéburu1871-1876
Pierre Legris1876-1881
Jean Etchégorry1881-1892
Pierre Narbéburu1892-1896
Simon Augé Eyheralt1896-1901
Pierre Berho1901-1904
Thomas Solougaray1904-1925
Pierre Etchart Bichar1925-1945
Armand Berdot1945-1949
Albert Lepphaille1949-1959
André Orgambide1959-1969
Jean-Pierre Rousseu1969-1983
Jean Berdot1983-1995
Laurent Chabalgoity1995-2014
Jean Bedecarrax2008-2020

Kultura

Hizkuntza

Eskiulako[17] herritar gehienak euskaraz mintzatzen dira, zubereraz, hain zuzen[3]. Horrez gain, frantsesa oso hedatuta dago, eta bearnes hiztunak ere badira[18].

Mitologia

Udalerriko lurretan Kanbellu mendia dago, zenbait kontakizun mitologikoren kokalekua.

Kirolak

Herrian bi pala txapelketa antolatzen dira urtero: bata buruz burukoa, eta bestea binakakoa. Binakakoa martxotik uztailera izaten da, eta buruz burukoa, berriz, uztail-abuztuetan.

Jaiak

Eskiulako bestak abuztuaren amaiera aldera ospatzen dira, kantu, dantza, kontzertu eta abarreko programarekin. Eliza bestak, aldiz, abenduaren erdi inguruan dira.

Maskarada eta pastoralak

Herria oso aktiboa izan da eta da Zuberoan antolatzen diren herri-antzerkien arloan. Eskiulak antolatu dituen azken maskaradak 1983, 1992 eta 2002an izan ziren.

Eskiulan antzeztutako maskarada.

Pastoralak

Dokumentatuta daudenen artean, hauek izan dira herriak taularatutako pastoralak[19]:

Eskiulatar ospetsuak

  • Jean Larrasket (1885-1953), euskalaria, euskaltzain urgazlea.
  • Martxel Tillous (1934-2009), apaiza, Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko euskaldunen kapilaua.
  • Pierre Rousseu "Latxikana" (1941- ), kantaria eta kantu-egilea.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. 92. araua - Zuberoako herri izendegia. Hala zehaztu du Akademiak: "Eskiula sartu dugu zerrendan, nahiz eta herri hori Zuberoatik kanpo dagoen." Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-28).
  3. Eskiula. Harluxet hiztegi entziklopedikoa (Noiz kontsultatua: 2010-12-28).
  4. Julien Vinson euskalaria eta Iparraldeko herriei buruzko erran zaharrak (II), Joseba Aurkenerena, Kazeta.info, 2010eko urtarrilaren 4a. "Bahanka" = barea.
  5. Ziberoko herrien epixtola, Bertso eta olerkien hemeroteka.
  6. Ahargo eta Kanbillu Klasikoen gordailuan.
  7. Eskiula Sandre webgune ofizialean.
  8. Joos Sandren.
  9. Vert aipatu webgunean.
  10. Jeruntze eta Eskiula, Ekialdeko webgunea, Philippe Etxegorri.
  11. Eskiularen historia laburra, 2000ko Pastorala (azken kontsula: 2007-12-28) (Frantsesez)
  12. Ekialdeko webgunea, Jeruntze eta Eskiula atala; Historia (azken kontsula: 2007-12-28)
  13. Frantziako Kultura Ministerioa - Kultur Ondasunaren Inbentario Orokorra, Sortzez Ama Birjinaren Eliza (azken kontsula: 2007-12-28) (Frantsesez)
  14. «Errezaret, Rene - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  15. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  16. «Eskiula, oso leku ederra bizitzeko - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  17. «Eskiula - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  18. "Euskara bidaide", Nora aldizkaria, 22. alea, 2009ko azaroa
  19. Pastoralak Xiberoan Sü Aziaren webgunean.

Kartografia

  • IGNren 1446 ET (Tardets-Sorholus.Arette), 1445 E (Mauléon-Licharre) eta 1546 OT (Oloron-Sainte-Marie) mapak, 1:25000 eskalakoak.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Zuberoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.