Eskistosomiasi
Eskistosomiasia gaixotasun parasitarioa da, Schistosoma generoko platelmintoek eragindakoa. Espeziearen arabera, gernu-aparatuan, gibelean edo hesteetan ezar daitezke eskistosomak. Gaixoari makaltasuna eragiten dio eta azkenik heriotza ere ekar dezake.[1] Afrika, Asia eta Hego Amerikako eskualde tropikaletan hedatuen dagoen eritasunetako bat da.[2] 2015ean, 252 milioi pertsona zeuden eskistosomiasiak joak mundu osoan,[3] gehienak garatzeko bidean dauden herrialdeetan; 4.400-200.000 pertsonaren heriotza eragiten du urtean.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Eskistosomiasi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | distomatosia, helmintiasia, ahaztutako gaixotasun tropikala eritasuna |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Schistosoma |
Sintoma(k) | Hematuria, beherakoa, goragalea hotzikara |
Honen izena darama | Theodor Bilharz (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 120.8 |
GNS-10 | B65 |
DiseasesDB | 11875 |
MedlinePlus | 001321 |
eMedicine | 001321 |
MeSH | D012552 |
Disease Ontology ID | DOID:1395 |
Erreferentziak
- Nobel alternatiboa. Elhuyar aldizkaria, 31. zenbakia, 1990eko urtarrilak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-6-11).
- Lehenengo txerto antiparasitarioa. Elhuyar aldizkaria, 11. zenbakia, 1987ko urriak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-6-11).
- Global, regional, and national incidence, prevalence, and years lived with disability for 310 diseases and injuries, 1990–2015: a systematic analysis for the Global Burden of Disease Study 2015. Lancet. 2016 Oct 8; 388(10053): 1545–1602. doi: 10.1016/S0140-6736(16)31678-6, ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2019-6-11).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.