Eskilstuna
Eskilstuna (suedieraz nyːˈɛskɪlsˈtʉːna ahoskatua) Suediako ekialdeko hiria eta Södermanlandeko konderriko hiri handiena, ez ordea hiriburua. 2010ko erroldaren arabera 64.679 biztanle ditu.
Eskilstuna Eskilstuna | ||
---|---|---|
chef-lieu (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Konderria | Södermanlandeko konderria | |
Södermanland | Probintzia | |
Izen ofiziala | Eskilstuna | |
Jatorrizko izena | Eskilstuna | |
Posta kodea | 630 03 - 638 21 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 59°22′38″N 16°30′46″E | |
Azalera | 31,05 km² | |
Altuera | 26 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 69.948 (2020ko abenduaren 31) −394 (2020) | |
Dentsitatea | 2.083,06 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1659 | |
Telefono aurrizkia | 016-710 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
http://www.eskilstuna.se/ |
Geografia
Eskilstunaån ibaiaren ertzean kokaturik dago. Ibai honek Mälaren eta Hjälmaren aintzirak lotzen ditu.
Historia
Erdi Aroan kokatzen da hiriaren sorrera. XI mendean San Eskil monje ingelesa Suediara joan zen misiolari eta Mälaren aintziraren hegoaldeko ertzean Tuna izeneko monasterioa sortu zuen. 30 kilometrotara dagoen Strängnäsen bertakoak kristautzen ari zela vikingoek hil egin zuten eta Tunako monasterioan izan zen hobiratua. Denbora pasata Strängnäseko diozesia eratu zen eta monasterioari eta inguran sortuz zihoan herriari Eskil izena gehitu zioten Eskilstuna bihurtuz.
1536ko Erlijio Erreforman Gustavo I.a Vasa erregeak monasterioa suntsitu egin zuen eta haren lekuan errege gaztelu bat eraiki zuen Eskilstunahus izenekoa. 1659an hiri estatusa lortu zuen. 1771an Eskilstunaren ondoan Karl Gustavs Stad hiria sortu zen jadanik bazeuden burdinolak babesteko eta 1879an Eskilstunak bere menpe hartu zuen. Aurrez 1860an Eskilstunahus gaztelua sute handi batek erre zuen. Industria Iraultza handia jsan zuen hiriak altzairugintzari loturik eta Suediako hiri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen, "Suediako Sheffield" ezizena hartzeraino.
Klima
Datu klimatikoak (Eskilstuna) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 8 | 10 | 19 | 23 | 27 | 32 | 35 | 33 | 27 | 21 | 15 | 10 | 35 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -2 | -1 | 2 | 10 | 15 | 20 | 22 | 19 | 14 | 8 | 4 | -1 | 10 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -4 | -3 | -1 | 6 | 10 | 14 | 18 | 16 | 11 | 5 | 2 | -3 | 6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -6 | -7 | -3 | 3 | 6 | 10 | 15 | 13 | 8 | 3 | 0 | -5 | 4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -37 | -27 | -20 | -12 | -6 | -1 | 5 | 3 | -1 | -13 | -23 | -30 | -37 |
Iturria (1): SMHI | |||||||||||||
Iturria (2): Swedish Wikipedia |
Kirolak
Motor gabeko hegaldien Munduko Txapelketa jokatu zen bertan 2006 urtean. Aurrez 1988an Munduko Pultso egite Txapelketa jokatu zen.
Ondasun nabarmenak
- Katedrala.
- Fors eliza.
- Udaletxea.
- Hiriko museoa.
- Stora Sundby gaztelua.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Suedieraz) Webgune ofiziala