Eskalabilitate
Eskalabilitatea teknologia arloan erabiltzen den terminoa da; sistema, sare edo prozesu baten lanerako gaitasuna handitzeko ahalmena, tamaina handitzeko ahalmena edota erantzun eta egokitzeko ahalmena izatea da, kalitatea galdu gabe eskainitako zerbitzuan[1]. Sarea eskalablea izateko nahiz eta izugarrizko trafikoa jasan, egoki erantzun beharko dio trafiko horri, sarearen eraginkortasuna galdu gabe.
Eskalabilitatea oso garrantzitsua da konputagailu eta komunikazio sistementzat[2]. Adibidez, Interneteko arrakastetako arrazoietako bat izan da; TCP/IP (Transmission Control Protocol/ Internet Protocol) erabiltzen duenez eta hau oso eskalablea delako.
Eskalabilitate motak
Bi motatakoak izan daitezke[1]:
- Eskalabilitate bertikala edo gorakorra dagoeneko existitzen diren osagaiei hobenkuntzak egitean datza. Adibidez, sistema bateko nodo batean eguneraketak edo hardware hobekuntzakgehitzean sistema osoko eraginkortasuna hobetzen duenean.
- Eskalabilitate horizontala erabiltzen da sistemako osagai kopurua handitzen denean. Adibidez, ordenagailu batean prozesadore gehiago gehitzean edota memoria handitzean, ordenagailuaren eraginkortasuna handitzen da.
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.