Eskala kromatiko
Eskala kromatikoa musika eskala mota bat da, mendebaldeko musika eskalaren hamabi tonoerdiak barnean dituena. Mendebaldeko musika tradizionalaren beste eskala guztiak, eskala honen azpitaldeak dira. Nota bakoitza, ondoan dituenetatik, gorantz eta beherantz, tono erdi batek banatzen du. Musika tonalean eta beste musika mota batzuetan, eskala hau ez da oso erabilia, goranzko edo beheranzko erabilera apaingarrian ez bada. Hauek, ez dute inongo zuzentze armonikorik eta klixe kontsideratuak dira. Kromatiko hitza, musikariek ulertzen dutenaren arabera, eskala printzipalaren zati ez diren notak bezala ulertzen da. Baita diatonikoak ez diren nota zehatz horiek deskribatzeko hitz bezala ere.
Terminologia eta Historia
Greziarrek, hainbat hitz erabiliz aztertzen zituzten generoak: diatonikoa, enarmonikoa eta kromatikoa. Azken hau, beste bientzako erabiltzen ziren kolore izenekin identifikatzen zen. Diatonikoa eta enarmonikoa, beltza eta zuria bezala izendatzen ziren. Hortik dator kromatiko hitza. Genero kromatikoak, hiruko minor bat zuen goian, eta bi tonoerdi, behean, muturren artean, lauko zehatz bat osatuz. Baina, antzinako greziarrek erabiltzen zituzten hitzen artean, oraingo kromatikoari dagokion hurbileneko hitza pyknon zen. Honek, genero enarmoniko eta kromatikoen dentsitatea (kondentsazioa) esan nahi du.
Kromatismoa
David Copek, hiru kromatismo modu deskribatzen ditu: modulazioa, bigarren mailako tonalitateetatik hartutako akordeak eta seiko igotako akordeak bezalako akorde kromatikoak
Akorde kromatikoen zerrenda
- Ondoko tonalitateen dominatzaile diren zazpiko akordeak, tonalitate horiek modulatzeko erabiliak
- Igotako seiko akordeak
- Seiko napoliar akordeak, azpidominatzaile kromatiko bezala
- Zazpiko jeitsitako akordeak
- Aldatutako akordeak
- Akorde zabalduak
- (Shir-Cliff, etab... 1965)
Beste kontu kromatiko batzuk
- Beheko modua tonalitate nagusietan (modu nahasketa)
- (Shir-Cliff etab... 1965)
XIX. mendearen bigarren erdian tonalitatea zabaltzen joan zen heinean akorde konbinaketa berriekin, erabiltzen ziren tonalitate eta armoniak, eskala kromatikoak eta kromatismoa, sarriago erabiltzen hasi ziren Richard Wagner opera konposatzaile alemaniarraren musikalanetan bereziki. Tristan eta Isolda operan, adibidez. Kromatismoaren hazkundea, tonalitatearen apurtzearen jatorrietako bat bezala hartu izan da, hauei garrantzi gehiago emanez:
- Modu nahasketa
- Tonu zuzendariak
- Nota kromatiko bakoitzaren eta ondoko tonalitateen tonikalizazioa
- Gune modulatzailea
- George Perlenak bezalako espazio kromatikoaren antolaketa jerarkikoa
- Tristanen akordea bezalako tonalitate/eskala/area tonikoa bezalako akorde ez tonalen erabilpena.
Armonia tonala, apurtu arren, zabaltzen segitu zuenez, eskala kromatikoak, musika modernoaren oinarri izaten jarraitu zuen, dodekafonismoaren garaian. Dodekafonismoan, sail dodekafonikoa eskala kromatikoaren eta ondorengo serialismoaren antolaketa zehatz bat da. Estilo edo metodo hauek, tonalitatea edo elementu tonalak berreransten jarraitzen duten arren, sarri, metodo hauetara eraman duten joerak, baztertuak izan dira. Modulazioa, adibide bezala.
Susan McClary (1991) opera eta sonata formako narratibaren kromatismoa, arraren diatonismoaren "bestea" bezala hobeto ulertua izan daitekeela argudiatzen du. Modulazioaren, ondoko tonalitateen edo beste modu batzuen bidez izanda ere. Adibidez, Clementek, Wagnerren Isoldan kromatismoa "eme usaia" bezala deitzen du (Opera 55-58 McClaryrena, 185. eta hurrengo orrialdeak). Baina McClaryk zera ere adierazten du: Emakumearen erotasuna adierazteko erabiltzen diren musika teknika berberek, musika instrumentalean aitzindaritza adierazi dutela historikoki. "XIX. mendeko sinfonian, Richard Strauss konposatzaile eta musikari alemaniarrak idatziriko Salomé operaren kromatismo ausartak ezberdintzen du konposaketa serio bat klitxez osaturiko aitzindaritzako musikalan batetik" (101. orrialdea).