Eskala diatoniko
Eskala diatoniko bat (grezierazko diatonikos hitzetik) 7 notako eskala musikal bat da, 5 tonuz eta 2 tonuerdiz banatua.[1][2] Tarte horiek antolatzeko moduaren arabera, eskala mota bat baino gehiago lortzen dira, batez ere eskala maior eta eskala minor. Solfeo barruan, eskalako gradu bakoitza adierazten duten 7 silabak hauek dira: "Do - Re - Mi - Fa - Sol - La - Si" edo "C - D - E - F -G - A - B" sistema ingelesean)
Eskala diatonikoak Europako musika-tradizioaren funtsezko egitura dira. Eskola pitagorikoaren akustika-ezagutzaren bilakaeraren ondorio dira.[3] Haren kideek Monocordi izeneko tresna bat eraiki zuten, hari batez osatua. Hari horren luzera aldatuz egin zitekeen soinu desberdinak sortzeko. Emandako maiztasun batetik abiatuta balio hauek defini zitezkeela ikusi zuten:
- Zortziduna: Soka bat beste baten erdia zenean, soinua errepikatu egiten zen, baina askoz zorrotzagoa.
- Bostuna: Sokaren luzera jatorrizko sokaren luzeraren bazen, soinua jatorrizkoaren zen.Pianoko 5 tekla zuriko saltoari dagokio.
- Lauduna: Sokaren luzera jatorrizko sokaren zenean, orduan maiztasunen arteko proportzioa -koa zen.
- Eskala oso baten 7 notak pianoan ("Do - Re - Mi - Fa - Sol - La - Si").
- "Do - Re - Mi - Fa - Sol - La - Si" edo "C - D - E - F -G - A - B"
- Pianoko hiru eskala jarraian
Pitagorasek aurkitu zituen proportzio horiek, batezbesteko aritmetiko, geometriko eta harmonikoen eta zenbaki arrunten mistizismoaren ezagutzek eraginda, batez ere lehenengo laurak (tetrakis). Esperimentuak egin zituen sokaren luzera-proportzio batzuekin: ½, 2/3 (½ eta 1eko batezbesteko harmonikoa) eta ¾ (½ eta 1eko batezbesteko aritmetikoa), eta soinu atseginak sortzen zituztela ikusi zuen, eta proportzio horietan oinarritutako eskala bat eraiki zuen. Aipatutako tarteei diapasoi, diapente (bostun) eta diatessaron (laudun) deitu zien.
Erreferentziak
- «Escala mayor y escala menor - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
- Eskalak - javimusika. 2022-01-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
- «Soinu musikalak» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
Ikus, gainera
- Pianoaren maiztasunak