Eseniar

Eseniar (hebreeraz: אִסִּיִים, Isiyim; antzinako grezieraz: Εσσήνοι, Εσσαίοι edo Οσσαίοι, Essēnoi, Essaioi, Ossaioi) sekta judu bateko kidea izan zen (K.a. II. mendea - K.o. I. mendea). Aszetismoa, garbitasuna, zelibatoa, ondasunen jabego komuna eta jantzi zuria ziren eseniarren ezaugarriak. Qumrâmgo elkarteak Justizia maisu bat zuen, mesias bat iragartzen zuena. Kristautasunaren sorrerarekin lotu izan da, baina ez dago hori ziurtatzerik.

Qumran.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.