Esekidura (kimika)

Esekidura likido baten barruan solido disolbaezin baten dispertsioa da non barne faseko partikula solidoen tamaina 1 μm baino handiagoa den. Partikula solidoak esekitzeko erabiltzen den osagaia ura denean, esekidura mekanikoak bezala ezagutzen dira.

Fluor esekidura uretan.

Esekiduran barne fasea eta kanpo fasea bereiz daitezke. Kanpo fasea likidoa izango da, gehienetan ura, eta barne fasea aldiz, bertan esekiko den solidoa. Kanpo fasea gasa eta barne fasea solidoa denean, aerosola izango dugu eta bi faseak likido nahastezinak direnean emultsioa.

Esekidurak disoluzioak ez dituen zenbait ezaugarri eta abantaila ditu:

  • Uretan disolbagarritasun txikia duten produktuekin erabilgarriak dira.
  • Esekidura edateko denean, bertan esekitzen diren produktuen zapore txarra estaltzeko balio dute.
  • Esekitako produktuaren egonkortasuna disoluzioan baino hobea da.

Esekidurek hainbat desegonkortasun fisiko jasan ditzakete. Hauetan ohikoena jalkitzea da, esekiduran dauden partikulak hauspeatu egiten dira.

Beste eragozpen bat agregazioa da, partikulen elkarketa. Partikulen artean dagoen likido guztia kanporatzen bada agregatu trinkoa eratuko da eta hau zementazioa bezala ezagutuko da, baina ez bada likido guztia kanporatzen ez da hain agregatu trinkoa lortuko eta honi malutapena deritzo.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.