Escunhau
Escunhau ((Katalanez), Escunyau, (Gaztelaniaz), Escuñau eta araneraz eta ofizialki Escunhau) Vielha e Mijaran udalerriko herria da, Aran bailarako eskualdean (Lleida)..
Escunhau | |
---|---|
biztanle entitate bakarra | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Lleidako probintzia |
Unique territorial entity | Arango harana |
Kataluniako udalerria | Vielha e Mijaran |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°41′50″N 0°49′27″E |
Altuera | 1.035 m |
Demografia | |
Biztanleria | 105 (2021) |
Garonaren ezkerraldean dago Escunhau, 1.049 m-ko altueran, C-142 errepidearen ertzean eta Meidia mendi azpian. Herritik 9 kilometro hegoaldera, Escunhau basoa zeharkatuz, Escunhau lakua dago.
1970era arte, udalerri independentea izan zen, eta, gainera, Casarilh i Betren herriak eta Castell herriburua hartzen zituen. Casarilheko ondoko herriarekin batera, Escunhau i Casarilh udal entitate deszentralizatua osatzen du. 2008an 116 biztanle zituen. Jai nagusia ekainaren 29an ospatzen da, San Pedro egunean.
Kataluniako Ondare Arkitektonikoaren Inbentarioko multzoa da. Escunhau herria, izen bereko antzinako eskualdeko burua izan zen. Garai bateko Camin Reiauk, bailara osoa zeharkatzen zuenak, herri ere zeharkatzen zuen. Herriak, 92 biztanle zituen 1981ean, eta zenbait etxe interesgarri ditu, hala nola Çòó de Jançòrena (XVII. mendea) eta, batez ere, Çòó de Pejoan etxea, Ibarreko ateburu zaharrena duena (1393), baita zenbait leihate errenazentista ere. Herrigunearen goialdean Sant Péirko parrokia-eliza erromanikoa dago, jatorriz XII. mendekoa, edo geroago berritua, XII. mendeko atari interesgarria duena.
Izena
Lekua 1278. urtetik aurrera dokumentatzen d’Aczcunia, Scunhalibus, Cunhalibus, Scunhabli edo Espinyau izenekin. 1313ko azaroaren 12an bildu ziren, ville de Cunhalibus-eko bost kontsul eta hogeita hamabi gizon, vila de Casarillon, Jakue II.a erregearen prokuradorea zen Guillem de Castellnouri leialtasuna eta basailutza zin egiteko.[1]
Euskara
Sant Pèir d'Escunhauko elizaren horman, antzinako euskarazko izenak, akitanierazko izenak, dituen erromatar garaiko idazkuna topatu zen. Testuak honela dio:
ILVRBERRIXO / ANDEREXO / - - - - - -?[2][3]
Idazkuna zuen jatorrizko harlauza hoztu zuten eta Udalak horren ordez erreplika bat jarri zuen.
Erreferentziak
- (Katalanez) Fundació Enciclopèdia.
- Inskripzioaren identifikazio kodea: CIL XIII 23 = IRC II, 61. http://eda-bea.es/pub/record_card_1.php?page=936&rec=25107
- Textos arcaicos vascos. § 1.1.
Kanpo estekak
Artikulu hau Kataluniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |