Escualdun gazeta
Escualdun Gazeta Los Angelesen, AEBetan euskarazko aldizkaria izan zen.[1] Lehen alea 1885eko abenduaren 24an plazaratu zen. Sortzailea eta zuzendaria Martin Vincent Biscailuz izan zen. Bakarrik hiru zenbaki plazaratu zituen.
Escualdun gazeta | |
---|---|
Mota | informazio orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaratze lekua | Los Angeles |
Kolorea | zuri-beltzeko |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Sortzailea | Martin Vincent Biscailuz |
Zuzendaria | Martin Vincent Biscailuz |
Historia
1885eko abenduaren 24an, Escualdun Gazeta euskarazko lehen astekariaren lehen alea kaleratu zuten Los Angelesen, AEBetan.[2] Jatorri baxenafarra zuen Martin Vincent Biscailuz abokatua izan zen bultzatzaile eta zuzendaria, eta euskara hutsez eginiko lehen aldizkarietako bat izan zen. Hiru zenbaki argitaratu zituzten. 1886ko urtarrilaren 16an argitaratu zuen azken alea, inprenta ordaintzeko nahikoa harpidedun ez zuela eta. Handik urtebetera, diasporako euskaldunek Californiako Eskual Herria jarri zuten abian, euskara hutsez eta lau urtez argitaratu zuten astero.[3]
Erreferentziak
- https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/escualdun-gazeta/ar-41146/
- https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/herri-txiki-infernu-handi/amerika-handi/bideoak/osoa/9091606/escualdun-gazeta-osoosorik-euskaraz-eginiko-lehen-egunkaria-1885-urtean-sortu-zuen-biscailuz-abokatuak/
- https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/escualdun-gazeta-euskarazko-astekariaren-lehen-alea-kaleratu-zuten-los-angelesen-aebetan