Escape from New York
Escape from New York (euskaraz New Yorketik Ihesi) 1981eko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Nick Castle gidoigilearekin batera idatzi zuen zientzia-fikziozko filma bat da. Kurt Russell, Lee Van Cleef, Ernest Borgnine, Donald Pleasence, Isaac Hayes, Harry Dean Stanton, Adrienne Barbeau eta Tom Atkins aktoreek antzeztu zuten.
Escape from New York | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1981 | |||
Izenburua | Escape from New York | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | ekintza-filma, thrillerra, zientzia-fikziozko filma, film post-apokaliptikoa, prison film (en) eta film distopikoa | |||
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | John Carpenter | |||
Gidoigilea(k) | John Carpenter Nick Castle | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ernest Borgnine Kurt Russell (Snake Plissken (en) ) Lee van Cleef Isaac Hayes Adrienne Barbeau Harry Dean Stanton Donald Pleasence Frank Doubleday Tom Atkins Season Hubley Charles Cyphers (en) George Buck Flower (en) Jamie Lee Curtis John Diehl Rodger Bumpass John Carpenter Steven Ford Debra Hill Nick Castle | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Debra Hill Larry J. Franco | |||
Konpainia ekoizlea | Goldcrest Films (en) International Film Investors (en) | |||
Edizioa | Todd Ramsay (en) | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Joe Alves (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | John Carpenter | |||
Argazki-zuzendaria | Dean Cundey | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New York, Missouri eta Los Angeles | |||
Argumentu nagusia | failed state (en) , global catastrophic risk (en) , bahiketa, Bilaketa eta salbamendua eta gizarte hondatzea | |||
mgm.com… | ||||
kronologia | ||||
|
Denborarekin kultuzko filma bilakatu zen. 1996an Escape from L.A. (Los Angelesetik Ihesi) izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
1997. urtea. Gaizkile talde erradikal batek AEBtako presidentearen hegazkina eta berau ere (Donald Pleasence) bahitu berri ditu, baina bizirik ateratzea lortu eta New York hiri arriskutsuko kaleetan barna bakar-bakarrik bere kaxa ibili beharko du, bertan, segurtasun goreneko presondegia bilakatu den Manhattan eremua dago. Agintariak presidentea hil ez dezaten ohiko erreskate jendetsua burutzeko ezindurik daudenez, hura erreskatatzeko gizon bakar bat bidaltzea erabaki da. Hautatutako gizona "Suge" Plissken da (Kurt Russell), denek hiltzat jotzen zuten preso ezaguna.
Aktoreak
- Kurt Russell: Snake Plissken
- Lee Van Cleef: Bob Hauk
- Ernest Borgnine: Cabbie
- Donald Pleasence: AEBtako presidentea
- Isaac Hayes: New Yorkeko dukea
- Harry Dean Stanton: Harold "Burmuin" Hellman
- Adrienne Barbeau: Maggie
- Tom Atkins: Rehme
- Charles Cyphers: AEBtako estatu idazkaria
- Joe Unger: Taylor (ezabatutako eszenak bakarrik)
- Frank Doubleday: Romero
- John Strobel: Cronenberg
- Season Hubley: Chock Full o' Nuts kafetegiko neska
- Ox Baker: Slag, borrokalaria
- Debra Hill: konputagailuaren ahotsa (krediturik gabe)
- Jamie Lee Curtis: filmaren hasierako narratzailea (krediturik gabe)
Ikus gainera
- Escape from L.A. (1996, "Los Angelestik Ihesi")