Escape from Fort Bravo
Escape from Fort Bravo (euskaraz Fort Bravoko Ihesa, Euskal Herrian Fort Bravo izenburuaz ezaguna) 1953ko John Sturges estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako western film bat da. William Holden, Eleanor Parker eta John Forsythe aktoreek antzeztu zuten.
Escape from Fort Bravo | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1953 |
Izenburua | Escape from Fort Bravo |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Almería |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Sturges |
Gidoigilea(k) | Michael Pate |
Antzezlea(k) | |
William Holden Eleanor Parker John Forsythe Carl Benton Reid John Lupton Polly Bergen Richard Anderson William Campbell William Demarest Charles Stevens Harry Cheshire Alex Montoya | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Nicholas Nayfack (en) |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Ekoizpen-diseinatzailea | Malcolm Brown (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jeff Alexander (en) |
Argazki-zuzendaria | Robert L. Surtees |
Jantzi-diseinatzailea | Helen Rose |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Arizona |
Bideoa | YouTube |
Argumentua
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila (1861-1865). 1863an, Fort Bravo hegoaldeko preso konfederatuentzako kontzetrazio-esparrua bilakatu da. Arizonako basamortuan kokatua, meskalero apatxe gerrazaleen bizilekua da. Hegoaldeko emakume baten laguntzaz (Eleanor Parker) konfederatu preso talde txiki batek bertatik ihes egitea lortuko du, baina Roper kapitain (William Holden) unionista zorrotza berak atzemateko asmoz haien atzetik abiatuko da.
Aktoreak
- William Holden: Roper kapitaina
- Eleanor Parker: Carla Forester
- John Forsythe: John Marsh kapitaina
- William Demarest: Campbell
- William Campbell: Cabot Young
- Polly Bergen: Alice Owens
- Richard Anderson: Beecher tenientea
- Carl Benton Reid: Owens kolonela
- John Lupton: Bailey
Kanpo estekak
- Fort Bravo filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.