Escanzana
Escanzana[1] edo Eskarantza Añanako Kuadrillan dagoen Berantevilla udalerriko herrietako bat da.
Inguru naturala eta kokalekua
Escanzana herria Ihuda ibaiaren ertzean dago, eta A-4156 errepideak herria zeharkatzen du. Berantevillako udalerriaren erdigunea Escanzanatik kilometro batera dago.
Ondarea
San Vizente omentzen duen eliza, erdi puntuko arkudun aurrealdea duen eraikuntza lakarra da.
Jaiak eta ospakizunak
Eskarantzako patroia San Bizente da, eta herriko jaiak urtarrilaren 22tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.