Ertzilla dorrea

Ertzilla dorrea Bermeon arrantzaleen museoa egoitza duen eraikina da. XV. mendearen bukaeran eraiki zen. Defentsarako elementuak izan arren egoitzatasuna nabarmentzen da. Hiribilduko harresiaren leku estrategikoan kokatzen da, Bermeoko portu txikiko labarraren gainean. 1944. urtean Nazio-monumentua izendatu zen eta 1947. urtean Bizkaiko aldundiak eskuratu zuen. Alonso Ertzilla Zuñiga bertan jaio zen eta urte luzez bertan bizi izan zen.

Ertzilla dorrea
Kultura ondasuna
Bermeoko hirigune historikoa
Ertzilla dorrea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBermeo
Koordenatuak43°25′13″N 2°43′16″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
JabeaBizkaiko Foru Aldundia
Arkitektura
Solairuak3
Ondarea
BICRI-51-0001139
18

    Obren kronologia

    • 1948. urtean zaharberritua izan zen
    • 1948. urtetik gora Ertzilla dorrea Arrantzaleen museoaren egoitza da
    • 1985. urtean Bizkaiko aldundiaren eskutik obrak egin ziren, gainaldea konpontzeko eta barruko gelak hobeto aprobetxatzeko.
    • 1994. eta 1995. urtean fatxada zaharberritu zen.

    Eraikina

    Zama-horma lodiek eraikinaren gotorlekutasuna adierazten dute. Beraien aparejua ezberdina da kasu bakoitzean, hala nola fatxada nagusian hareharri landu urri-urrikoa da; eta Torronterora ematen duena material berekoa da baina irregular eta zakarragoa; eta bigarren mailakoak, patiora ematen dutenak edo atxikitako eraikinak dituztenak harri-hormakoak dira.

    Irudiak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    Erreferentziak

    Arrantzaleen museoan eraikinaren inguruko liburuxka

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Euskal Wikiatlasa
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.