Ertzaintza

Ertzaintza Euskal Autonomia Erkidegoko bertoko polizia da, 1982. urtean sortua, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren agindupean dagoena. Ertzaintzako polizia agenteari ertzain deritzo.

Ertzaintzaren autoa Bilbon
Ertzaintza
Datuak
Motaerkidegoko polizia
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
JabeaEusko Jaurlaritza
Historia
Sorrera1982
Sortzailea
Ordezkatzen duErtzaña
webgune ofiziala

Izena

Ertzaña Lauaxetak sorturiko neologismoa da, bi hitz elkartuta: erri («herria, jendea») eta zañ («guardia, zaintzailea»). XX. mendearen hondarrean, euskara batuaren sortu eta hedatzean, idazkera batura aldatu zuten, eta Ertzaintza izena jarri zitzaion.

Ezker abertzalean eta inguruko sektoreetan ohikoa da ertzain ordez eta mespretxuz zipaio hitza erabiltzea. Aurreko sektoreei gehituz, gaur egun irain hau politikoki ideologia ezberdina duten pertsonek ere erabiltzen dute. Zipaio izenaren berezko esanahia hau da: «Frantzia, Portugal eta Britainia Handiaren zerbitzupeko Indiako soldadua, kolonien garaian».[1][2]

Historia

Aurrekariak

Espainiako Gerra Zibilean, Euskal Estatutua lortu zen 1936ko urri hasieran eta Jose Antonio Agirrek gidatutako Jaurlaritza osatu zen. «Gizarteko bakea eta ordenu soziala bermatzeko» eskumenak bereganatu zituen, Telesforo Monzón buru zuela.[3] Euskal Herrian haiekin esperientzia gaizto asko izan zirenez, Jaurlaritzak bertan behera utzi zituen Guardia Zibila eta Guardia de Asalto kidegoak, eta aurretik zeuden bertoko poliziak (mikeleteak eta miñoiak) Ertzaña deituriko taldean batu zituzten. 500 kide inguru izan zituen gorputz hori Bilbo erori zenean desagertu zen baina gaur egungo Ertzaintzaren aurrekari zuzena izan zen.[4]

Polizia Ikastegia

Hasiera batean, 1980an Berrozi taldeentzako behin-behineko egoitza eraiki zen, gaur egungo Ertzaintzaren hastapena. Aurrerago behin betiko akademia eraikitzea erabaki zen Arkautin (Araba), ondorengo promozioentzat. Orduko Carlos Garaikoetxea lehendakariak eta Luis Maria Retolaza herrizaingo sailburuak, 1982an ireki zuten oraingo egoitza. Akademiako lehenengo zuzendaria Juan Porres Azkona izan zen. Ertzaintzak izan zuen lehendabiziko misioetako bat urte hartan Joan Paulo II.aren bisitarena izan zen baina saio erabakigarria 1983ko uholdeetan izan zen.[4]

Gaur egun akademia Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren menpe dago eta bertan ertzainez gain, udaltzainak eta segurtasun bizkartzainak prestatzen dituzte.

Ertzain izateko oinarrizko ikasketak 9 hilabeteko iraupena du, eta urte beteko oposizioak pasa ondoren egin daiteke. Oposizioak gainditzeak ez du esan nahi akademiako fasea lortuta dagoenik. Nahiz eta garrantzia handikoa izan, euskararen ezagutza ez da nahitaezko baldintza polizian sartzeko. Hala ere, ertzainari epe bat ematzen zaio hizkuntza maila minimo batera irits dadin eta Ertzaintzaren eskakizunetako bat gaindi dezan.

Hasiera batean, Bizkaia eta Gipuzkoan mikeleteak eta Araban miñoiak ziren, baina geroago denak batu zituzten; hala ere, miñoiak oraindik ere Araban mantentzen dira.

Istiluetan gomazko piloten erabilpena

Istiluen aurkako hainbat ertzain Donostiako Boulevardean. Erdiko ertzainak gomazko pilotak jaurtitzeko eskopeta du eskuetan.

Gomazko pilotak bereizketarik gabe edonor zauritzeko edo hiltzeko gai diren arma dira, eta horregatik, 2011n, Europar Batasunak Ertzaintzari eskatu zion gomazko pilotak erabiltzeari uzteko. Artean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi zuen arma hori guztiz ordeztuko zuela 2012a bukatu baino lehen.[5] 2012ko apirilaren 9an, Athletic Club eta Schalke 04 futbol taldeek Bilbon jokatutako partidaren ondorengo ospakizunetan, Ertzaintzak botatako gomazko pilota batek buruan jota larri zauritu zuen Iñigo Cabacas, eta egun batzuk geroago hil zen. Orduan, Herrizaingoko sailburu Rodolfo Aresek adierazi zuen urtea bukatzerako ertzain gehienei gomazko pilotak jaurtitzeko aukera kenduko zitzaiela, baina Brigada Mugikorreko Unitateko eta Indartze Brigadako ertzainek gomazko pilotak herritarren aurka erabiltzen jarraituko dutela, istiluetan, 2013ko urtarrilaren lehenetik aurrera ere.[6]

2014ko hauteskundeak

Urriaren 30ean, botoa emateko eskubidea zuten Ertzaintzako 7.853 langileen % 82,3k eman zuten botoa 63 ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeetan. 2.568 boto jaso zituen Ernek —25 ordezkari—, eta 1.462 Esanek —hamabost ordezkari—. 957k eman zioten botoa ELAri —11 ordezkari—, eta 610ek SIPEri —zazpi ordezkari—. EUSPEL sindikatuak 483 boto eta lau ordezkari lortu zituen, eta CCOOk, berriz, 299 boto eta ordezkari bat[7].

Azaroaren 4an, Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruak dimisioa eman zuen, EAEko Auzitegi Nagusiak intendente kategoria kendu ziolako, hain zuzen ere. Aldekoaren izendapena oso polemikoa izan zen. Izan ere, Iñigo Cabacas gaztea hil zuen operazioa diseinatu zuen Bilboko Ertzain-etxeko burua izan zen[8].

Bestalde, 8.000 ertzainetatik 3.000k zekiten euskara pixka bat; 147k zuten maila jasoa. Arazo hori konpontzeko, 2017. urterako asmoekin prestatu zuten plangintza aurkeztu zuten 2014ko abenduaren 8an[9]. Ertzain batzuek euskararen aurkako «presioak» zeudela adierazi zuten[10]. Sindikatuek gogor kritikatu zuten Eusko Jaurlaritzak Ertzaintza euskalduntzeko jarritako neurriak eta baliabide gehiago eskatu zituzten[11]. Urraketa mota ohikoenak ahozko eta idatzizko komunikazioak eta euskararekiko gutxiespena ziren[12].

Abenduaren 12an jakin zenez, «inposaketaren» aurka protesta egin behar zuten ertzainek[13]. Horrela, mobilizazioak egin zituzten abenduaren 16an Ertzaintzan. Segurtasun sailak “ezarritako” lan-sistema salatzeko egin zuten eta Segurtasun sailak, berriz, sindikatuen jarrera kritikatu zuen[14].

Abenduaren 19an jakin zenez, Urkulluren ekitaldi publikoen 'protestak' egiteko asmoa zuten ertzainek. Gainera, Ertzaintzako sindikatu guztiek epaitegietara jotzea erabaki zuten, 53. Instrukzioa betetzeko eskaera egiteko[15].

2015eko urtarrilaren 3an, ordutegi berriekin ez zela Ertzaintzaren salbamendua bermatzen adierazi zuen ELAk[16]. Urtarrilaren 7an, ertzainek antolaketa berriak kalte egingo zielako larrialdi zerbitzuei uko egin zieten Segurtasun Sailak aurreikusitako ordutegiekin jarraitzeari[17].

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko jardunak

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo Ertzaintzak polizia gisan bitan bakarrik jardun du, 2010eko Haitiko lurrikaran eta Jacan ustezko etakide baten atxiloketan hain zuzen.[18] 2010eko otsailaren 3an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren arabera, Ertzaintzak Espainia eta Frantziako polizia agentziekin batera Hendaiako polizia etxean jarduten du polizia, aduana eta narkotrafiko arloetan.[19]

Eskalak

Ertzaintzako eskalak[20]Goi mailako eskalaEgiterapen eskalaIkuskapen eskalaOinarrizko eskala
Goi mailako eskala
Goi mailako eskala
Oinarrizko eskala, ikuskapen eskala eta egikaripen eskala
Oinarrizko eskala, ikuskapen eskala eta egikaripen eskala
Intendenteburua
Intendenteburua
Intendentea
Intendentea
Komisarioa
Komisarioa
Komisariondokoa
Komisariondokoa
Ofiziala
Ofiziala
Ofizialondokoa
Ofizialondokoa
Agente lehena
Agente lehena
Agentea
Agentea
Intendenteburua
Intendenteburua
Intendentea
Intendentea
Komisarioa
Komisarioa
Komisariondokoa
Komisariondokoa
Ofiziala
Ofiziala
Ofizialondokoa
Ofizialondokoa
Agente lehena
Agente lehena
Agentea
Agentea
Intendenteburua
Intendenteburua
Intendentea
Intendentea
Komisarioa
Komisarioa
Komisariondokoa
Komisariondokoa
Ofiziala
Ofiziala
Ofizialondokoa
Ofizialondokoa
Agente lehena
Agente lehena
Agentea
Agentea
Intendenteburua Intendentea Komisarioa Komisariondokoa Ofiziala Ofizialondokoa Agente lehena Agentea
Ertzaintzako eskalak[20]Fakultatiboen eta teknikarien eskala
Escala Superior
Escala Superior
Grupo A1
Grupo A1
Grupo A2
Grupo A2
Grupo C1
Grupo C1
Grupo C2
Grupo C2
Grupo A1
Grupo A1
Grupo A2
Grupo A2
Grupo C1
Grupo C1
Grupo C2
Grupo C2
Grupo A1
Grupo A1
Grupo A2
Grupo A2
Grupo C1
Grupo C1
Grupo C2
Grupo C2
A1 taldea A2 taldea C1 taldea C2 taldea

Antolaketa

Ertzain-etxea, Gasteizko (Araba) Forondako atean.
Erandioko zentrala

ERTZAINTZAREN ZUZENDARITZA

  • Barne Araubideko Zerbitzua
  • Erakunde Harremanetako eta Komunikazio Zerbitzua
  • Ertzaintzaren Burutza
    • Aginte eta Kontrol Zentro Nagusia (CMC Ardatz)
    • Prestakuntza Koordinatzeko Zerbitzua
    • Idazkaritza Nagusia
    • Herritarren Babeserako Alorra
      • Laguntza Taktikoko Burutza Nagusia
        • Brigada Mugikor Unitatea
        • Zaintza eta Erreskateko Unitatea
        • Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea (UDE)
      • Erakunde Segurtasunerako Burutza Nagusia
        • Babes eta Segurtasuneko Unitatea
        • Esku-hartzeko Unitatea (BBT)
        • Ertzainor Unitatea (txakurrak)
        • Eraikinen Segurtasunerako Unitatea
      • Lurralde Burutzak (Arabakoa, Gipuzkoakoa eta Bizkaikoa)
        • Lurraldeko Aginte eta Kontrol Zentroak
        • Ertzain-etxeak
        • Herritarren Babeserako Lurralde Zerbitzuak
        • Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak
        • Inteligentziako Lurralde Bulegoak
        • Trafikoko Lurralde Unitateak
      • Trafikoko Burutza Nagusia
      • Ekitaldi Handiak Koordinatzeko Burutza
    • Ikerketa Kriminalaren Alorra
      • Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialaren Burutza
      • Polizia Zientifikoaren Burutza
      • Joko eta Ikuskizunen Unitatea
      • Segurtasun Pribatuko Unitatea
    • Inteligentzia Bulego Nagusia

Unitate bereziak

Polizia etxeak

Araban

Arabako ertzain-etxeak
GuardiaArraia-Maeztu, Berantevilla, Bernedo, Bilar, Eltziego, Ekora, Kanpezu, Kripan, Bastida, Guardia, Harana, Lagran, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Mañueta, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Urizaharra, Samaniego, Villabuena Araba eta Zanbrana.
LaudioAmurrio, Arakaldo, Artziniega, Arrankundiaga, Aiara, Laudio, Okondo, Urduña eta Orozko.
GasteizDulantzi, Armiñon, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Kuartango, Burgu, Gaubea, Iruña Oka, Iruraitz-Gauna, Lantaron, Legutio, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Añana, Agurain, Donemiliaga, Urkabustaiz, Gasteiz, Zalduondo, Zigoitia eta Zuia.
Miñoiak

Bizkaian

Bizkaiko ertzain-etxeak
BalmasedaAlonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Karrantza, Galdames, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla.
BasauriBasauri eta Etxebarri.
BilboBilbo.
DurangoAbadiño, Zornotza, Arantzazu, Areatza, Artea, Atxondo, Bedia, Berriz, Dima, Durango, Elorrio, Garai, Igorre, Iurreta, Izurtza, Lemoa, Mañaria, Otxandio, Ubide, Zaldibar eta Zeanuri.
ErandioDerio, Erandio, Larrabetzu, Leioa, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio.
GaldakaoArakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Galdakao, Ugao, Zaratamo eta Zeberio.
Gernika-LumoAjangiz, Arratzu, Arrieta, Bakio, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Laukiz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mendata, Meñaka, Morga, Mundaka, Mungia, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta.
GetxoBarrika, Berango, Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopela eta Urduliz.
MuskizAbanto-Zierbena, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena.
OndarroaAmoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar.
SestaoBarakaldo, Sestao eta Trapagaran.
Foralak

Gipuzkoan

Urola-Kosta mugapea
AzkoitiaAzkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidania-Goiatz, Errezil eta Zestoa.
ZarautzAia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia.
Oria mugapea
BeasainAbaltzisketa, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Ikaztegieta, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain.
TolosaAlbiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Irura, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa eta Tolosa.
Deba-Urola mugapea
BergaraAntzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Oñati eta Soraluze.
ZumarragaEzkio, Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga.
Beste ertzain-etxeak
DonostiaDonostia.
EibarDeba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro eta Mutriku.
HernaniAduna, Alkiza, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, Villabona-Amasa eta Zizurkil.
IrunHondarribia eta Irun.
ErrenteriaLezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteria.
Mikeleteak

Nazioarteko elkarlana

Ertzaintzak Euskadin dituen polizia etxeez gain, Hendaiako (Lapurdi) Polizia eta Aduana Lankidetzako Zentroan (CCPA) presentzia du Espainiako Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Frantziako Polizia Nazionala eta Jendarmeriarekin batera.[21]

Horretaz aparte, Interpol, Europol eta Sirenekin koordinatzeko, ez du harreman zehatza:[22] Ertzaintzak ofizial 1 eta 2 ofizialorde ditu Madrilen hiru erakunde horien egoitza bateratuan.

Baliabideak

Ertzaintzaren motozikletak.

2014. urtearen amaieran Ertzaintzak besteen artean 85 istiluen kontrako furgoneta (bataz beste: 17 urte), 1162 kotxe kamuflatu (12 urte), 485 patruila-ibilgailu (7 urte), 143 motozikleta (12 urte), 47 furgoneta (6 urte), 70 atestatuetako furgoneta (8 urte), 23 atxilotuentzako automobil zelular (12 urte) zituen.[23]

Errotulaturiko ibilgailuak zuriak dira, zati gorri eta urdinak dituztenak. Ertzaintzaren ikurra eta ikurrina erakusten dituzte. Bere matrikulak bereziak dira, E gotiko bat eta zenbaki identifikatzailea dituzte. Hona hemen modelo arruntenak:

Automobilak
Itsasontziak
  • Salvamar
  • Zodiac 733 OB SAR
Helikopteroak

Erreferentziak

  1. zipaio, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  2. «Ertzain bati 'zipaio' deitzea ez da delitua», Berria, 2012-12-19.
  3. Erri-zaintza zaingoaren Burukide, Monzon'dar Telespor izendatzen dun oroagindua.. EHAA 1936-10-9.
  4. (Gaztelaniaz) «De la Ertzaña de 1936 a la Ertzaintza moderna» El Mundo 2016/04/18.
  5. (Gaztelaniaz) Iker RIOJA ANDUEZA: «La Comisión Europea prohíbe a la Ertzaintza el uso de pelotas de goma», El Mundo, 2011-06-05.
  6. (Gaztelaniaz) Luis LÓPEZ: «Sólo los cuerpos de élite de la Ertzaintza podrán usar pelotas de goma desde 2013», El Correo, 2012-04-12.
  7. «Ernek irabazi ditu hauteskundeak Ertzaintzan», Berria, 2014-10-31
  8. «Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruak dimisioa eman du», EiTB, 2014-11-04
  9. Arantxa Iraola, «Euskaratik aparteegi», Berria, 2014-12-09
  10. «Euskararen aurka «presioak» badira, ertzainen arabera», Berria, 2014-12-09
  11. A.Iraola, «Baliabide gehiago eskatzen dituzte sindikatuek», Berria, 2014-12-09
  12. «URRAKETA MOTAK», Berria, 2014-12-09
  13. ««Inposaketaren» aurka, protestara joko dute ertzainek», Berria, 2014-12-13
  14. «Mobilizazioak deitu dituzte datorren astearterako Ertzaintzan», EiTB, 2014-12-12
  15. «Urkulluren ekitaldi publikoen 'protestak' egingo dituzte ertzainek», EiTB, 2014-12-19
  16. «Ordutegi berriekin ez dela Ertzaintzaren salbamendua bermatzen salatu du ELAk», Berria, 2015-01-03
  17. Hodei Iruretagoiena, «Ertzainen arabera, antolaketa berriak kalte egingo die larrialdi zerbitzuei», Berria, 2015-01-08
  18. «Patxi Lopezek harrera egin die Haitin egondako ertzainei eta DYAko kideei», EITB, 2010-01-25.
  19. (Gaztelaniaz) «Estatuko Aldizkari Ofiziala - Xedapen Orokorrak» BOE 2010-02-03.
  20. «AGINDUA, 2012ko urriaren 31koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Ertzaintzaren uniforme orokor eta bereizgarriei buruzkoa», Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 222. zenbakia, 2012-11-16.
  21. (Gaztelaniaz) «La Ertzaintza se incorpora desde hoy a la comisaría conjunta de Hendaia» El Mundo 2010-03-01.
  22. (Gaztelaniaz) «La Ertzaintza se aleja de Interpol» Noticias de Gipuzkoa 2015/10/21.
  23. (Gaztelaniaz) Rioja Andueza, Iker. (2014/11/11). «Interior promete 600 nuevos vehículos para la Ertzaintza» El Mundo.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.