Ertzainak
Ertzainak Euskal Telebistak emititutako telesaila da.
Ertzainak | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Ertzainak |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 7 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | polizia-telesaila |
Iraupena | 50 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fernando Bernués Eneko Olasagasti Aitzpea Goenaga |
Gidoigilea(k) | Patxo Telleria |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Eneko Olasagasti Carlos Zabala Iñaki Ros |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Iñaki Salvador |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Hasiera-data | 1999ko maiatzaren 20a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Bergara |
Argumentu nagusia | Ertzaintza |
Telesailak goraipamen eta kritikak jaso zituen. Goretsitako aldeetako bat izan zen elkarrizketetan kaleko euskara modu sinesgarri eta egokian agertzea;[1] egindako kritiken artean, berriz, dago poliziaren benetako errealitatea ez islatzea.[2]
1999an, ETB 1ean eman zuten, Tentazioak ekoiztuta. 180.000 ikus-entzule izan zituen, sharearen %20a. Nahiz eta hasieran 13 atal egitekotan zeuden, dirua zela eta zazpi baino ez ziren egin.[3]
Ezaugarriak
- Ekoizleak: Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala
- Zuzendariak: Fernando Bernués, Lourdes Bañuelos, Eneko Olasagasti eta Aizpea Goenaga.
- Musikagilea: Iñaki Salvador
- Gidoigilea: Juan Agirre Sorondo eta Patxo Telleria
Sinopsia
Bergarako Ertzaintzaren komisaldegian kokatuta, bertako ertzainek delituak ikertzen dituzte. Hara abiatuko da Mikel Arruti ertzain zorrotza, neska-lagunetik hurbil egoteko asmoarekin, eta Samuel kalekumearekin lan egin behar du.
Pertsonaiak
- Jose Ramon Soroiz: Samuel
- Joseba Apaolaza: Mikel Arruti
- Kike Diaz de Rada: Fede (sarjentua)
- Isidoro Fernández
- Jose Kruz Gurrutxaga
- Aitor Mazo: Garralde
- Mireia Gabilondo: Sara
- Juanlu Escudero
- Itziar Lazkano
- Martxelo Rubio
- Kandido Uranga
- Maiken Beitia
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.