Erskine Hamilton Childers
Erskine Hamilton Childers (Westminster, Londres, 1905eko abenduaren 11 – Phibsboro, Dublin, 1974ko azaroaren 17a) irlandar politikaria izan zen. Irlandako Errepublikako 4. lehendakaria izan zen 1973tik 1974ra.
Aita, Robert Erskine Childers, Irlandako Gerra Zibilean exekutatua izan zen. Londresen jaioa, haren familiarekin Wicklow konderrian bizi izan zen Lehen Mundu Gerraren ondoren.
Childers Cambridgeko Unibertsitatean aritu zen eta Parisera joan zen lanera. Eamon de Valerak bere Irish Press egunkarian lan egiteko eskatu zion Dublini. Fianna Fáil alderdiko kidea izan zen eta 1938an diputatu hautatu zuten. Dáil Éireanneko kide izan zen 1973 arte. Ondoren, Lurraldeko (1957-59), Posta eta Telegrafoko (1951-1954; 1966-1969), Garraioko (1959-1969) eta Osasuneko (1969-1973) ministro izan zen. 1969tik 1973ra Tánaiste izan zen.
1973an presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zen eta ez zen faboritoa, Ingalaterran jaio izana eta erlijio protestantea aurkako faktoreak baitzituen. Hala ere, botoen % 52rekin Tom O'Higgins garaitu zuen. Hamabost hilabetez karguan egon ondoren hil zen, agintaldia amaitu aurretik.