Errusiar mafia
Errusiar mafia (errusieraz русская мафия, rússkaya máfiya). Bratvá (братва; «anaiak» edo «anaitasuna») edo mafia gorria (errusieraz красная мафия, krásnaya máfiya) Sobietar Batasuna ohian eta Estatu Independenteen Erkidegoan jatorria duten erakunde kriminal antolatu multzo batek jasotzen duen izendapena da.
Etnia edo nazionalitate ugarik osatzen duten mafia da: errusiarrez gain, errusiar juduak, ukrainiarrak, abjasiarrak, azerbajandarrak, bielorrusirrak, armeniarrak, georgiarrak, txetxeniarrak, uzbekiarrak, letoniarrak, lituaniarrak eta abar.
1991n Sobietar Batasunaren desegitean, herrialde hauen ekonomiaren irekitzeak errusiar mafiari nazioartean hedatzeko atea ireki zion, eta gaur egun mundu mailan eragin handia duten erakunde bilakatu dira. Errusiar gizartearen sektore gehienetan jarduten dute. Gainera ordurarteko kriminal arruntez gain, KGBko agente ohiak, kirolariak, Afganistango gerrako beteranoak eta Txetxeniako Lehen Gerran eta Bigarrengoko soldadu ohiak ere erregimen komunistaren desagertzearekin lanik gabe zeudenez askok delinkuentzian baliagarria izan zitekeen eskarmentua edo ezagupenak zituztenez krimen antolatuan dirutza lortzeko aukera ikusi zuten.
Errusiar kriminalak mundu mailan petrolioa, pertsonen trafikoa, narkotrafikoa, arma trafikoa, nuklear materialen trafikoa eta diru-zuritzean ere jarduten dira.
Errusiaz gain, AEB, Israel, India, Hungaria, Espainia (bereziki Costa del Sol eta Mediterraneoko kostaldera) eta Tailandiara hedatu da.
Bestalde, beste herrialdeetako erakunde kriminalek ere harremanak baditu, tartean Cosa Nostra, Txinatar triadak eta Latinoamerikako droga kartelekin, azken honekin dituen harremanak Errusiara kokaina ekartzea ahalbideratu dio.