Errusiar futurismo

Errusiar futurismoa Filippo Marinettiren Manifestu futurista onartu zuten idazle eta artisten mugimendua izan zen. Mugimendu honek abiadura, makinaria, biolentzia, gazteria eta industria erreibindikatzen zuen. Halaber, lehenaldia errefusatuz, modernitatea eta kultura berrikuntza aldarrikatu zuen.

Errusiar futuristen talde bat. Ezkerretik eskuinera: Benedikt Lifshits, Nikolai Burluik, Vladimir Maiakovski, David Burliuk eta Aleksei Krutxonykh. Argazkia 1912 eta 1913 artean egin zen.
Natalia Gontxarova, Txirrindularia, 1913ko margolana.

Jatorria

Moskuko Hylaea taldea (errusieraz: Гилея [Gileia]) Ukrainako Kherson hirian 1910ean sortu zen. Ekimena David Bourliouk eta bere anaien eskutik heldu zen. Laster beste intelektualek ere zabaldu zuten proposamena: Vassili Kamenski, Velimir Khlebnikov, Aleksei Krutxonykh eta Vladimir Maiakovski. Talde honek eragin handia izan zuen mugimendu berria sortzeko garaian baina Errusian ere baziren antzeko taldeak, esaterako Igor Severianine-k bultzatutako San Petersburgoko Ego-Futurismoa eta Tsentrifuga izenekoa Moskun (haren partaideen artean Boris Pasternak zegoen); antzeko taldeak Kieven, Kharkoven eta Odessan zeuden. Dena dela, errusiar futurismoaren sorrera 1912ko abenduan kokatu izan da, David Burliuk, Alexei Krutxonykh, Vladimir Maiakovski eta Velimir Khlebnikov artistek Gustu publikoari masailekoa sinatutako manifestua plazaratzearekin bat.[1]

Modernitatea

Italiarrak bezala, Errusiako futuristak makina modernoen eta hiriko bizitzaren dinamismoarekin, abiadura eta zalapartekin liluratuta zeuden. Haien ideiekin polemika piztu eta aitorpena lortu nahi zuten. Iraganeko artea "izoztutako artea" zen eta errefusatu egiten zuten; Pushkin eta Dostoievski bezalako figurak "modernitatearen marratik itsasora" bultzatu beharko lirateke, haien esanetan. Ez zuten inolako agintaririk aitortzen. Filippo Tommaso Marinetti bera ere, Errusiara 1914an proselitismo egiteko bisita egitera iritsi zenean, errusiar futurista gehienek aurkezpena zapuztu egin zuten, ez ziotela ezer zor esanez.

Zinema

Errusiako zinema futuristak zine sobietarren mugimendu futuristari egiten dio erreferentzia. Errusiako Futurismoaren Zinema eragin handia izan zuen Italian Futurismoaren (1916-1919) filmek, baina lan horien gehienak galdu egin dira. Mugimendu horren zuzendari eta zinemagileen artean hauek daude: Lev Kulechov, Dziga Vertov, Sergei Eisenstein, Vsevolod Poudovkin eta Aleksandr Dovzhenko.

Futurismoaren margolariak

  • David Burliuk
  • Wladimir Burliuk
  • Robert Falk
  • Natalia Sergeievna Gontxarova
  • Pyotr Konchalovsky
  • Alexander V. Kuprin
  • Nikolai Efimovich Kuznetsov
  • Mikhail Larionov
  • Aristarkh Lentulov
  • Ilya Mashkov
  • Mikhail Matyushin
  • Adolf Milman
  • Alexander Osmerkin
  • Lyubov Popova
  • Iosif Shkolnik
  • Alexander Nikolaevich Volkov

Futurismoaren musikagileak

  • Mikhail Gnessin
  • Alexander Goedicke
  • Nikolai Kulbin
  • Mikhail Matyushin
  • Alexander Mosolov

Futurismoaren idazleak

  • Vladimir Maiakovski
  • Boris Pasternak
  • David Burliuk
  • Elena Guro
  • Nikolai Nikolaievich Aseev‎
  • Leonid Kuzmin
  • Georgy Ivanov‎
  • Olga Rozanova
  • Venedikt Mart‎
  • Georgy Ivanov‎
  • Leonid Martynov

Erreferentziak

  1. Victor Terras, Handbook of Russian Literature (Yale University Press, 1990), "Hylaea", 197 or.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.