Errusiar Amerika
Errusiar Amerika (errusieraz Русская Америка, Russkaya Amerika) 1733-1867 artean Errusiar Inperioak Amerikan izan zuen koloniar lurraldea jasotako izena izan zen. Lurralde honek gaur egungo AEBetan dagoen Alaska estatuaz gain, Kaliforniako hainbat lurralde eta Hawaii uharteetako bi portu ere barne hartzen zituen.
Errusiar Amerika Русская Америка Russkaya Amerika | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1799 – 1867 | |||||||
Errusiar Inperioaren kolonia | |||||||
| |||||||
Errusiar Amerika 1860an. | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Novoarkhangelsk | ||||||
Azalera | 1.518.800 km2 km² | ||||||
Kultura | |||||||
Erlijioa | eliza ortodoxoa | ||||||
Historia | |||||||
|
Errusiar Inperioak lurraldea formalki 1799ko Ukaseko dekretuaren bidez bereganatu zuen. Dekretu horren bidez Errusiar-Amerikar Konpainiak lurraldea monopolioa ezarri eta Errusiar Eliza Ortodoxoari lurralde hauetan misioak jartzeko hainbat eskubide eman zitzaizkion. Halere, XIX. mendean lurralde hauetako asko abandonatuak izan ziren.
1867an Alaskaren erosketa jazo zen, honetan Errusiar Inperioak AEBei lurralde hauek 7,2 milioi dolarren trukean saldu zion (2013ko egungo 120 milioi dolar).