Errusiako Ekialde Urruna

Errusiako Ekialde Urruna edo Errusiar Ekialde Urruna, errusieraz Дальний Восток России}, Errusiaren zatia barne hartzen duen Ekialde Urrunaren eremuaren izendapena da, alegia, Errusiako ekialde-muturreko lurraldeak, Siberia eta Ozeano Barearen artean. Ez dira eremu hau barne hartzen duen Ekialde Urruneko Barruti Federala eta Ozeano Barera hedatzen ez den Siberiako Barruti Federala elkar nahastu behar. Sobietar Batasunaren garaian Sobietar Batasuneko Ekialde Urruna edo Sobietar Ekialde Urruna izendapena jasotzen zuen.

Usadioz Siberiako zatitzat jo izan den arren, Errusiako Ekialde Urruna errusiar eskualde eskemetan Siberiatik bereizten da (eta iraganean baita Sobietar Batasunekoenetan ere).

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.