Errun (nautika)
Neurketa
Erruna banda batetik bestera neurtzen da (istribor eta ababor artean), ontziaren gunerik zabalenean. Eslorarekin gertatzen den bezala, erruna ontziaren formaren arabera alda daiteke, edo neurri bat baino gehiago izan ditzake. Horretara, bereizi behar dira:
- Errun maximoa: ontziak bandarik banda duen gunerik zabalena.
- Flotazio erruna: ontziaren flotazio-marran neurtzen dena.
Nabigazioa
Errunak ontziaren egonkortasunean eta aurrera egiteko erresistentzian eragin zuzena du: zenbat eta ontzia zabalago, hainbat eta egonkorragoa da; baina era berean, aurrera egiteko erresistentzia handiagoa gainditu behar du.[2]
Erreferentziak
- «errun - Orotariko Euskal Hiztegia bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-26).
- «Influencia de las formas en la estabilidad» http://www.diseñovelerosmaltiempo.com/ (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 26a).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.