Errumaniera
Errumaniera (limba română) hizkuntza indoeuroparra da, batez ere Errumanian eta Moldavian (moldaviera izena du han) hitz egiten dena. Bi herrialde horietan eta Serbia, Hungaria eta Ukrainako alde batzuetan ofiziala da.
Errumaniera | |
---|---|
limba română — românește | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Errumania, Moldavia (moldaviera), Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Ukraina, Israel, Serbia, Hungaria, Balkanak. |
Hiztunak | 24 milioi |
Rankinga | 36. |
Ofizialtasuna | Errumania, Moldavia, Vojvodina (Serbia) |
Araugilea | Academia Română |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak Eastern Romance (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza, noun-adjective (en) , hizkuntza fusionatzailea, hizkuntza sintetikoa, nominatibo-akusatibo hizkuntza, vowel harmony (en) eta pro-drop language (en) |
Denbora gramatikalak | orainaldia, lehenaldia, geroaldia, past imperfect (en) , pluperfect (en) eta geroaldi burutua |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, akusatiboa, genitiboa, datiboa eta bokatiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta alfabeto zirilikoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ro |
ISO 639-2 | rum ron |
ISO 639-3 | ron |
Ethnologue | ron |
Glottolog | roma1327 |
Wikipedia | ro |
Linguasphere | 51-AAD-c |
ASCL | 3904 |
IETF | ro |
Mundu osoan zehar, 28 milioi pertsona inguruk hitz egiten dute: munduko 36. hizkuntza mintzatuena da.
Historia
- 1512an, lehen dokumentua idatzi zen, gutun bat, hain zuzen ere.
- 1850eko urtarrilaren 15ean, Mihai Eminescu poetarik ezagunena jaio zen (1889an hila).
- 1866an, Academia Romana gaur egungo erakunde araugilea sortu zuten, literatur elkarte moduan.
Hiztunen geografia
Herrialdea | Hiztunak (%) |
Hiztunak (etxeko hizkuntza) |
Biztanleak (2005) |
---|---|---|---|
Europa | |||
Errumania | % 91 | 19.736.517 | 21.698.181 |
Moldavia | % 76,4 | 2.588.355 | 3.388.071 |
Transnistria (Ekialdeko Moldavia) | % 31,9 | 177.050 | 555.500 |
Vojvodina (Serbia) | % 1,5 | 29.512 | 2.031.992 |
Literatura
Moldaviera
Errumanieraren aldaera hori Moldaviako hizkuntza ofiziala da. Kontzeptuari eta identitateari dagokienez, ika-mikak sortzen ditu, moldaviera eta errumaniera ia gauza bera direlako: alde bakarra alfabetoa da, lehenengoak zirilikoa erabiltzen baitu Transnistrian, eta bigarrenak latinoa, Errumanian eta Moldavian.
Alfabetoa
A, a (a)
Ă, ă (ă) bokal neutroa (inglesezko "above"koa bezalakoa)
Â, â (â scris din a) /i/ eta /u/ren arteko soinua
B, b (be)
C, c (ce) a, o eta u bokalean aurretik, euskal k bezalakoa; e eta i-ren aurretik, euskal tx bezalakoa
D, d (de)
E, e (e)
F, f (fe / ef)
G, g (ghe / ge)
H, h (ha / haș)
I, i (i)
Î, î (î scris din i) /i/ eta /u/ren arteko soinua
J, j (je) frantses j bezalakoa
K, k (ka de la kilogram)
L, l (le / el)
M, m (me / em)
N, n (ne / en)
O, o (o)
P, p (pe)
Q (chiu)
R, r, (re / er)
S, s (se / es) euskal z bezalakoa
Ș, ș (șe) euskal ixa bezalakoa
T, t (te)
Ț, ț (țe) euskal tz bezalakoa
U, u (u)
V, v (ve)
W (dublu ve)
X, x (ics) euskal ixa bezalakoa, "sexu", "oxigeno", "taxi" hitzetan
Y (i grec) maileguetan baino ez, eta jatorrizko hizkuntzetan bezala ahoskatua
Z, z (ze / zet) zubererazko z, "plazer" hitzean, edo frantsesezko eta ingelesezko s, "rose" hitzean bezala
Hiztegia
Errumanierazko hitzen % 75-85 latinetik etorritakoak dira eta egungo hizkuntzaren ia % 40 italieratiko eta frantsesetiko maileguak dira, bereziki XIX. mendean hartuak. Halaber, hiztegiaren zati txiki bat eslaviar jatorrikoa da.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- (Ingelesez)(Frantsesez)(Errumanieraz)"Academia Română"
- (Ingelesez) Internet bidezko errumaniera ikastaroa
- (Ingelesez) Errumaniera-Ingelesa hiztegia
- (Ingelesez)(Errumanieraz)(Errusieraz)Moldaviako Zientzia Akademia