Errumaniar Akademia
Errumaniar Akademia (errumanieraz: Academia Română) Errumanian 1866ko urtarrilaren 13an sortutako erakunde kulturala da. Hasieran Errumaniar Elkarte Literarioa izena zuen. Ikerketen eta jakintza arlo desberdinak jasotzen ditu: artistikoak, zientifikoak, literarioa. Akademiak 181 partaide ditu; bizitza osorako aukeratuak dira.[1] Egoitza nagusia Bukaresteko Calea Victoriein dago.
Errumaniar Akademia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | zientzien akademia, sarbide irekiko argitaletxea eta akademia nazionala |
Herrialdea | Errumania |
Jarduera | |
Kidetza | Committee on Space Research (en) , International Science Council (en) , InterAcademy Partnership (en) , All European Academies (en) , International Union of Academies (en) eta Coalition for Advancing Research Assessment (en) |
Eskumendekoak | Institute of Macromolecular Chemistry "Petru Poni" (en) , Institute of Mathematics of the Romanian Academy (en) eta Institute of Cellular Biology and Pathology (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | Ionel Valentin Vlad |
Idazkari orokorra | Victor Voicu (en) |
Osatuta | Romanian Academy Library (en) Romanian Academy's Publishing House (en) |
Historia | |
Sorrera | 1866ko apirilaren 1a |
Sortzailea | Vincențiu Babeș (en) George Bariț (en) Ioan D. Caragiani Timotei Cipariu (en) Dimitrie Cozacovici Ambrosiu Dimitrovici (en) Alexandru Hâjdeu (en) Ion Heliade Rădulescu Iosif Hodoș Alexandru Hurmuzaki (en) Andrei Mocioni (en) Gavriil Munteanu (en) Alexandru Roman (en) Ion G. Sbiera (en) Constantin Stamati (en) Ioan Străjescu (en) Vasile Alecsandri Ştefan Gonata (en) Nicolae Ionescu (en) August Treboniu Laurian (en) Titu Maiorescu (en) Ion C. Massim Constantin Negruzzi C. A. Rosetti V. A. Urechia (en) |
webgune ofiziala |
Historia
Akademia C. A. Rosettiren ekimenez sortu zen, 1866ko apirilaren 1an. Hasierako izena Societatea Literară Română zen. Erakunde berriaren partaide guztiak garaiko errumaniar gizartearen pertsonalitateak ziren. Sortu eta handik gutxira bi izen aldaketa ezagutu zituen Akademiak: Societatea Academică Romînă, 1867an eta Academia Română, 1879an; azken hau Karlos I.a Errumaniakoa tronuan egon zen bitartean.
Egungo Presidentea Ionel Valentin Vlad da.
Helburuak
Akademiaren helburu nagusiak hauek dira:
- Hizkuntzaren zaintza eta garapena
- Errumaniar literaturaren babesa
- Errumaniako historia lantzea
- Zientzia ikerketa esparru desberdinetan.
Proiektuak
Beste artean hauek dira nagusiak:
- Errumaniar hizkuntzaren hiztegi azaldua (Dicţionarul explicativ al limbii române)
- Errumaniar literaturaren hiztegia
- Errumaniar herriaren historia.
Sailak
Akademiak 14 sail ditu:[2]
- Filologia eta literatura
- Zientzia historikoak eta arkeologikoak
- Matematika zientziak
- Fisika zientziak
- Kimika zientziak
- Biologia zientziak
- Geonomika zientziak
- Biologia zientziak
- Teknika zientziak
- Nekazari zientziak
- Medikuntza zientziak
- Ekonomika, juridiko eta soziologia zientziak
- Filosofia, teologia, psikologia y pedagogia
- Arte, arkitektura eta ikusentzunezkoak
- Zientzia eta informatik teknologia.
Presidenteak
- Ion Heliade Radulescu (1867-1870)
- August Treboniu Laurian (1870-1872)
- Nicolae Kretzulescu (1872-1873)
- August Treboniu Laurian (1873-1876)
- Ion Ghica (1876-1882)
- Dimitrie A. Sturdza (1882-1884)
- Ion Ghica (1884-1887)
- Mihail Kogalniceanu (1887-1890)
- Ion Ghica (1890-1893)
- George Barit (1893-1893)
- Iacob C. Negruzzi (1893-1894)
- Ion Ghica (1894-1895)
- Nicolae Kretzulescu (1895-1898)
- Petru Poni (1898-1901)
- Petre S. Aurelian (1901-1904)
- Ioan Kalinderu (1904-1907)
- Anghel Saligny (1907-1910)
- Iacob C. Negruzzi (1910-1913)
- Constantin I. Istrati (1913-1916)
- Petru Poni (1916-1920)
- Dimitrie Onciul (1920-1923)
- Iacob C. Negruzzi (1923-1926)
- Emil Racovita (1926-1929)
- Ioan Bianu (1929-1932)
- Ludovic Mrazec (1932-1935)
- Alexandru Lapedatu (1935-1938)
- Constantin Radulescu-Motru (1938-1941)
- Ion Th. Simionescu (1941-1944)
- Dimitrie Gusti (1944-1946)
- Andrei Radulescu (1946-1948)
- Traian Savulescu (1948-1959)
- Athanase Joja (1959-1963)
- Ilie G. Murgulescu (1963-1966)
- Miron Nicolescu (1966-1975)
- Serban Titeica (1975-1976)
- Theodor Burghele (1976-1977)
- Cristofor Simionescu (1977-1980)
- Gheorghe Mihoc (1980-1981)
- Ioan Anton (1981-1984)
- Radu Voinea (1984-1990)
- Mihai Corneliu Draganescu (1990-1994)
- Virgiliu N. G. Constantinescu (1994-1998)
- Eugen Simion (1998-2006)
- Ionel Haiduc (2006-)
Akademiko ospetsuak
- Vasile Alecsandri
- Tudor Arghezi
- Ana Aslan
- Lucian Blaga
- Ana Blandiana
- George Călinescu
- Sergiu Celibidache
- Nicolae Iorga
- Mugur Isărescu
- Joseph Juran
- Mihail Kogălniceanu
- Constantin Levaditi
- György Ligeti
- Dinu Lipatti
- Ilya Prigogine
- Sextil Pușcariu
- Emil Racoviță
- Ion Heliade Rădulescu
- Liviu Rebreanu
- Mihail Sadoveanu
Kanpoko partaideak
Akademiaren partaide batzuk beste herrialdetakoak izan dira. Esaterako:
- Benedetto Croce
- Federico Mayor Zaragoza
- Gaston Darboux
- Roman Herzog
- Alain Decaux
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Errumanieraz):Română Akademiaren webgune ofiziala.