Erruleta (geometria)
Geometrian, erruleta kurba lau bat da, K1 kurba bat (sortzailea) K2 beste kurba baten gainean (gidatzailea), ukituz eta irristatu gabe, biratzen denean, lehenengoari lotutako puntu batek jarraitzen duen bideak ematen duena. Bai K1 nola K2 kurba lauak dira.
K1 kurba sortzailea (biratzailea) zirkunferentzia bada, erruleta zikloidal deitzen da.
Erruleten zerrenda
Kurba gidatzailea (finkoa) | Kurba sortzailea (biratzailea) | Puntu sortzailea | Erruleta |
---|---|---|---|
Edozein kurba | Zuzena | Zuzeneko puntu bat | Kurbaren bilkaria |
Zuzena | Zirkunferentzia | Edozein | Trokoidea |
Zuzena | Zirkunferentzia | Zirkunferentziako puntu bat | Zikloidea |
Zuzena | Konika | Konikaren Zentroa | Sturmen erruleta[1] |
Zuzena | Konika | Konikaren fokua | Delaunayen erruleta[2] |
Zuzena | Parabola | Parabolaren fokua | Katenaria[3] |
Zuzena | Elipsea | Elipseren fokua | Katenaria eliptikoa[3] |
Zuzena | Hiperbola | Hiperbolaren fokua | Katenaria hiperbolikoa[3] |
Zuzena | Hiperbola | Hiperbolaren Zentroa | Elastika angeluzuzena |
Zuzena | Epizikloidea edo Hipozikloidea | Zentroa | Elipsea[4] |
Zirkunferentzia | Zirkunferentzia | Edozein | Trokoide zentratua[5] |
Parabola | Beste parabola bat aurkako zentzuan parametrizatua | Parabolaren erpina | Dioklesen zisoidea[6] |
Katenaria | Zuzena | Begiratu beheko adibidea | Zuzena |
Erreferentziak eta oharrak
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Roulette" MathWorld-en.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.