Erruki etxea (Bilbo)

Bilboko Erruki Etxe Santua Bizkaiko Bilbo hiriko eraikin eta erakunde bat da. Adindu edo zaharren egoitza da.

Bilboko Erruki Etxea Santua
Erruki etxearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′54″N 2°56′51″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1872
Arkitektura

    Kokalekua

    Indautxu auzoko Sabino Arana etorbidearen 2. zenbakian dago.

    Aurrekaldean Erruki Etxeko parkea du, eta inguruan Hesperia Zubialde hotela, San Mames estadio eta Jesusen Bihotzaren plaza.

    Historia

    1762an Erruki Etxea gisa sortua izan zen. Ordutik aurrera Bilbo udalerriko ongintza eta hezkuntzan paper garrantzitsua izan du, batez ere 1872an Antonio Goikoetxea arkitektoak proiektatutako Etxea Amadeo I.a Saboiakoak irauguratu zuenetik aurrera, gaur egun erakundea leku horretan bertan jarraitzen duelarik.[1]

    XX. mende osoan mantendu zen 1897ko araudiko 1. arauaren arabera babesetxearen heelburua "San Mameseko Aterpetxean bi sexuetako etxegabeko behartsuei babes eta jana ematea zen, gaixotasunak sendatu eta gazteenei gerora arte, lanbide eta karrerak ateratzeko balioko zieten heziketa ematea".

    Gaur egun Erruki Etxean 200dik gora adindu daude, haietako askok euren egotea ordaintzeko ahalbide ekonomikorik ez dutenez, Erruki Etxeak nahiz beste zenbait erakundeek ordaindu ohi dute.

    Iruditegia

    Ikus gainera

    Erreferentziak

    1. Euskonews.com (Gaztelaniaz)
    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Bilbo


    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.