Erruda usaindun
Erruda usaindun, boskoitza edo bortusaia (Ruta graveolens) errutazeoen familiako landare loreduna da. Landare ornamental gisa landatzen da, batez ere bere hosto urdinxkengatik eta beroa zein lehorrari erakusten dion erresistentzia dela eta.
Erruda usaindun | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Rutaceae |
Generoa | Ruta |
Espeziea | Ruta graveolens |
Datu orokorrak | |
Habitat | solutional cave (en) |
Deskribapena
Adar askoko zuztarra eta sortako lore horiak dituen landare hau 30-80 cm izaten da luze. Oso usain garratza darien guruin oliotsuak izaten ditu.
Hostoak haragitsuak dira, berdeak eta txandakatuak. Zapore mingotsa dute.
Infloreszentzia korinbo itxurakoa da. Lore horiak ditu lau edo bost petalodunak. Fruitua bost lobulutako kapsula bat da.
Bizitokia
Berez, Mediterraneo ekialdean eta Asia Txikian hazten da, baina baratzetan ere landatzen da, gero medikuntzan erabiltzeko.[1]
Erabilera
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Duen zapore garratz eta minagatik sukaldaritzan erabiltzen da saltsak ontzeko, bai eta alkoholdun edariei fragantzia emateko ere[2].
C bitamina kopuru handia duenez eskorbuto gaitzari aurre egiteko erabili izan da medikuntzan. Landare hau kopuru txikitan kontsumitu behar da, bestela pozointsua bihurtzen baita.
Iruditegia
- Erruda landareak loretan.
- Infloreszentzia.
- Lorea.
- Fruituaren kapsula.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- (Ingelesez) Douglas, J. D.; Tenney, Merrill C.. (2011-05-03). Zondervan Illustrated Bible Dictionary. Zondervan ISBN 978-0-310-49235-1. (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).