Errotari faltsu

Errotari faltsua (Clitocybe dealbata) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan eta 4 ordu igaro baino lehen, sindrome muskarinikoa sortzen du. Clitocybe zuri ugarietako bat da. Denak toxikoak.

Errotari faltsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe dealbata
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel zapaldua
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 1,5 eta 4 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbil-laua, gero erdian hondoratua edo pixka bat inbutu itxuran. Ertz izurtua, irregularki krenulatua, gaztetan konbolutua eta zahartzean kurbatua. Azala itsatsia, pruinaduna gaztetan eta gero satinatua eta zetaduna; zuritik zuri-kremara doana, eta, gero, krema zikin kolorekoa.

Orriak: Estu, estuak, desberdinak, okertuta, adnatatik subdekurrenteetara eta zuritik zuri krema zikinera doan kolorekoak.

Hanka: 1,5 - 4 x 0,3 - 0,6 cm-koa, zilindrikoa, luzetara fibrilosoa, gogorra, pixka bat elastikoa eta batzuetan kurbatua; kapelaren kolorekoa edo pixka bat arrosa-okre kolorekoagoa.

Haragia: Zuria, mehea, elastikoa eta oinekoa haritsua; irin usain espermatikoarekin eta zapore gozoarekin.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Dealbata epitetoa berriz latinetik dator, zuritua esan nahi duen "dealbatus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Toxikotasuna

Muskarina ugari duen espezie toxikoa da.[3]

Nahasketa arriskua

Clitocybe cerussata, Clitocybe rivulosa eta hostozabalen humusean agertzen den Clitocybe phyllophila eta Clitopilus prunulus delakoekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua

Taldeak osatuz hazten den espezie arrunta da. Oro har, belardietan, larreetan eta basoen ertzetan agertzen da.[5]

Banaketa eremua

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 212 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 337 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 319 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 136 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.