Erronkariko monasterioa

Erronkariko monasterioa edo Done Martie monasterioa Nafarroa Garaiko Erronkariko ibaxako Erronkari udalerrian dagoen monasterio zahar bat da.

Erronkariko monasterioa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaErronkari
Koordenatuak42°47′55″N 0°57′35″W
Map

    Historia

    Done Martie monasterioa, X. mendearen amaieran dokumentatua (Aznar bere abadea dohaintza-akta bat sinatzen ageri da Leireko monasterioan). Monasterioa Nafarroako Erresumako garrantzitsuenetako bat zen orduan, bere abadea errege akta sinatzen agertzen baita Igariko, Burdaspariko eta Obelbakoarekin batera. 1085eko urtarrilaren 28an sartu zuen Antso V.a Ramiritz erregeak Leireko abadian, Zigozeko eta Baongo dekaniekin eta Añozeko, Erronkariko, Gardeko eta Nabarzatoko elizekin batera. Done Martie leirear Donejakue bide ezezagunaren mugarri garrantzitsuenetako bat da, Zaraitzu eta Erronkaribar ibarretan barrena; Gardeko eliza bera ere Done Jakue apostoluari eskainia dago. Leireren gainbeherarekin, bizitza monastikoa desagertzen da. Gaur egun, gazta-fabrikatik gertu geratzen dira hondakinak.Erreferentziak

      Ikus, gainera

      Kanpo estekak

      This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.