Erromintxel

Erromintxela (baita errumanzel eta erremaitzela ere[3]) buhame edo ijito euskaldunen eta haien hizkeraren izena da. Erromintxela ez da hizkuntza, ez eta dialektoa ere: pagadolektoa da, «hizkuntza apurtua», euskara eta erromaniera batzen dituena.[4][5] Hiztegi arloan jatorrizko erromani hizkuntzaren lexikoa gordetzen du hein handi batean, baina gramatikaren arloan erromanieraren ezaugarriak galdu eta euskararenak hartu ditu.[6] Hortaz, erromintxelak erromanieraren hiztegia eta euskararen gramatika uztartzen ditu.

Erromintxela
Datu orokorrak
Lurralde eremuaEspainia eta Frantzia
Hiztunak500-1000 inguru (1997an)[1]
EskualdeaEuskal Herria
Araugileaez du
Hizkuntza sailkapena
pagodolektoa[2]
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3emx
Ethnologueemx
Glottologerro1240
IETFemx

Egaxu da buhameak ez direnei deitzeko darabilten izena. Kalo kulturako ijitoei, aldiz, hankagorri deitzeko ohitura dute. Agian erromintxelen talde-sentimenduaren froga da hori.

XV. mendean Europako iparraldetik etorri eta Lapurdiko kostaldean, Zuberoako mendi inguruetan, Nafarroa Garaian, Gipuzkoan eta Bizkaian bizirik dirauen talde etniko baten mintzaira da erromintxela.[5]

Hizkuntza

Erromaniera eta euskara batzetik sortutako mintzoa da erromintxela, Euskal Herriko buhame edo ijitoek hitz egin izan dutena. Oso gutxi ikertu da: Resurreccion Maria Azkuek bere hiztegian erromintxelezko hitz gutxi batzuk jaso bazituen ere, Josune Muñoz filologoa izan da lehena euskararen eta erromanieraren nahastura hori sakon ikertzen, eta bostehun hitz inguru biltzea lortu du.

Hizkuntzalariek diotenez, erromintxela pagodolekto edo broken spoke bat da, hau da, erromani hizkuntzaren dialekto baten eta bertako hizkuntzaren artean sortutako nahasketa. Morfologia eta gramatika euskararenak ditu, aditzak barne, eta tokian tokiko euskalkiaren ezaugarriak: bizkaitarrek bizkaierakoak, lapurtarrek lapurterakoak... Lexikoa, ordea, erabat erromintxela da, eta, horregatik, euskaldunoi ulergaitza egiten zaigu. Bere garaian, horixe zen, izan ere, erromintxelaren helburua: egaxuek, euskaldunek, ulertuko ez zuten hizkera izatea.[5]

Euskal Herrian barna 500 erromintxel inguru omen daude. Askok badakite kaloa, gaztelania edo euskara ere, eta hiruretan hitz egiteko gai denik ere bada. Etxeberria deitura oso ohikoa da haien artean.[5] Hegoaldean hiztun gehienak laurogei urtetik gorakoak dira, eta gazteagoek ulertu bai, baina ez dute hitz egiten. Iparraldean, oraindik ere, erromintxela eguneroko hizkuntza da hiru belaunaldiko buhame familia batzuetan.

Erromintxelari gehienbat erromintxela esaten diote erdaretan ere. Badira bakanago erabiltzen diren beste sinonimo batzuk:

  • Ingelesez: Basque calo[7] (Euskal Herriko kaloa)
  • Gaztelaniaz: caló vasco [8] (Euskal Herriko kaloa)
  • Frantsesez: euskado-romani [9][10]

Etimologia

Erromintxela hitzaren etimologia ezezaguna da guztiz, oso hitz berria delako eta hiztunek ere ez zutelako erabiltzen.[11] Lehen, erromintxelez aritzen zirenei ijito, ungriano edo buhame deitzen zitzaien.[1] Baliteke *errom (Rrom-en euskal egokitzapena) eta mintzaira hitzen batura izatea.

Ikerketak

XX. mendearen bukaeran, erromintxel herriaren historiari, bizimoduari eta hizkuntzari buruzko ikerketa-proiektu bat jarri zen abian, Kale Dor Kayiko gobernuz kanpoko erakundeak bultzatuta eta Euskaltzaindiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen diru-laguntzarekin. Egitasmo horren barruan, Josune Muñoz izan da hizkuntza sakonki ikertu duen lehen euskalaria, Elias Lopez de Mungia historialariaren laguntzarekin.[5]

Erromaniera bultzatu eta sustatzeko lan egiten duen erakundea da Kale Dor Kayiko. Bertako kideek 1990eko hamarkadan oraindino erromintxelez aritzen zenik bazela jakin zuten Alizia Stürtzeren Agotak, juduak eta ijitoak Euskal Herrian liburuaren bidez.[11] Erakundearen helburua Nafarroa Garaian eta Ipar Euskal Herrian erromintxelak duen egoera aztertzea da.[11]

Hizkuntza-ezaugarriak

Adituen iritziz, erromani hizkuntzaren eta euskararen arteko harremanetik sortua da erromintxela, kalo hizkuntza erromaniaren eta gaztelaniaren harremanetik sortua den bezala. Josune Muñoz filologoaren ustez, nahiz eta erabat frogatu gabe dagoen, erromintxelek erromanieraren kalderash dialektoa ekarri zuten,[5] eta erromintxela kalderasharen eta euskararen nahastetik sortu bide zen. Hortaz, ez da kalotik eratorria, nahiz eta gaur egun kalozko eta euskarazko hitz batzuk ere erabiltzen dituen. Morfologia eta sintaxia euskararenak ditu. Aditzak ere euskararenak dira, eta tokian tokiko euskalkiaren ezaugarriak hartu izan ditu: Bizkaian mendebaldekoak, Lapurdin lapurterazkoak...[5] Lexikoa, ordea, erabat erromintxela da. Josune Muñozek bostehun hitzeko hiztegia osatzea lortu du.

Mintzaira ulertezina da bai euskaldunentzat bai kalo hiztunentzat.[5] Hala ere, kaloaren erro bera duenez, zenbait hitz antzekoak dira. Hona hemen adibide batzuk:

Erromintxela Kalo Erroa Esanahia euskaraz
dikelatu diquelar dikháv ikusi
kamatu camelar kamáv maite
kurratu currar, currelar butjí keráv lan egin
mangatu mangar mangáv Erromintxelez, "eskatu". Kaloz, "lapurtu"
txoratu chorar čoráv lapurtu
zuautu sobar sováv lo egin
ankhai acay begia
egaxi gachí gaží Buhame ez den emakumea
elakri-lumia lumi lumni Erromintxelez, "fama txarreko emakumea". Kaloz eta erromanieraz, "emagaldua"
fula ful khul kaka
jero jeró šeró Erromintxelez, "burua". Kaloz, "aurpegia"
kher queli kher etxea
oxtaben estaribén astaripe presondegi
pindru pinrel punró oin
txau chaval čhavó seme
kalu caló kaló beltza
aimenge menda mánge "ni(k)", agian aménge "gu (k)" (datibo) Ni(k)

Fonologia

Egun, ez dago hizkuntzaren deskribapen fonologikoa erakusten duen paradigmarik. Beraz, ezin da jakin zein den grafemen balio fonetiko zehatza edo euskarazko fonemekin elkarrekikotasunik duten.

Morfologia

Erromintxelaren ezaugarri morfologikoen adibideak:[1][11][15][16][17]

Erromintxela Euskara Erroa Funtzioa, erromintxelez Adibidea
-a -a Euskarazko -a Atzizki absolutiboa phiria "lapikoa"
-ak -ak Euskarazko -ak atzizki plurala sokak "berokiak"
-(a)n -(a)n Euskarazko -(a)n atzizki inesiboa khertsiman "tabernan"
-(a)z -(a)z Euskarazko -(a)z atzizki instrumentala jakaz "suaz"
-(e)k -(e)k Euskarazko -(e)k atzizki ergatiboa hire dui ankhai koloek "zure bi begi beltzek"
-ena -ena Euskarazko -ena atzizki superlatiboa loloena "gorriena"
-(e)ko(a) -(e)ko(a) Euskarazko -(e)ko(a) atzizki leku-genitiboa muirako "bokaleko"
-(e)rak -(e)rat (Ipar Euskal Herrian) Euskarazko -(e)ra(t) atzizki adlatiboa txaribelerak "ohera"
-pen -pen Euskarazko -pen menpekotasuna adierazteko atzizkia
-ra -ra Euskarazko -ra atzizki adlatiboa penintinora "errekara"
-tu -tu Euskarazko -tu aditzak sortzen duen atzizkia dekhatu "ikusi"
-tzea -tzea Euskarazko -tzea aditz-izena atzizki sortzailea
-tzen -t(z)en Euskarazko -t(z)en gerundioaren atzizki sortzailea kherautzen "egiten"

Aditz sorrera

Aditz gehienak erromanierazko erroari euskarazko -tu atzizkia erantsita sortuak dira. Hona hemen adibide batzuk:[1][15][16]

Erromintxela Euskara Erromaniera[18]
brikhindu[12] euria izan brišínd
burrinkatu[12] harrapatu (astaráv)
dikelatu, dekhatu[16] ikusi dikháv
erromitu {eŕomitu)[14] ezkondu
gazinain kheautu[14] erditu
goli kherautu, goli keautu[14] kantatu (gilábav)
kamatu[16] maitatu kamáv
kerau, keau, kherautu[16], keautu[15][14] egin keráv
kurratu lan egin butjí keráv
kurrautu {kuŕautu}[14] jo
kuti[16][14] begiratu dikáv
letu[16][14] hartz lav
mahutu[14], mautu[14] hil mu(da)ráv
mangatu[15][14] eskatu mangáv
mukautu[14] bukatu
najin[14] bukatu
papira-keautu[14] idatzi (skirív, ramóv)
parrautu {paŕautu}[14] ebaki
pekatu[15][14] janaria prestatu pakáv
pekhautu[16] erre
piautu[15][14] edan pjav
tarautu[14], tazautu[14] ito
teilaitu[14] jan xav
tetxalitu, texalitu[14] ibili
txanatu[15] jakin žanáv
txiautu[14] besteen aurretik sartu
txoratu[15], xorkatu[14] {s̃orkatu}[17] lapurtu čoráv
ufalitu[14] ihes egin
xordo keautu[14] lapurtu
zuautu[15][14] lo egin sováv

Erromintxelezko aditzak bat datoz tokian tokiko euskalkian aurkitzen ditugun aditz-formekin.

Erromintxela[16] Nafar-lapurtera[19]
ajinen duk[20] izanen duk
dekhatu nuen ikusi nuen
dinat diñat
erantzi nauzkon erantzi nauzkan
...haizen hi ...haizen hi
kamatu nuen maitatu nuen
letu hindudan hartu hintudan
nintzan nintzan
pekhautzen nina erretzen naute
pekhautu nintzan erre nintzen
pekhautzen niagon erretzen niagon
tetxalitzen zan ibiltzen zan
zethorren zetorren
zoaz zoaz

Ezezko perpausa na/nagi[15][12] (erromanieraz na/níči; euskaraz ez/ezetz) da. Euskarazko "bai" adierazteko, ua (erromanieraz va) erabiltzen da.[12]

Izenak

Gehienetan, erromanierazko erroari euskarazko atzizkiak erantsita eratzen dira.

Erromintxela Euskara Erromaniera[18]
angi[21] ezti (avdžin)
ankhai[16] begi (jakh)
asinia[12] botila (fláša)
balitxo[12] txerriki baló ("txerri" eta euskal atzizkia)
barki[12], barku[12] ardi bakró
barkitxu[11], barkotiñu[12] arkume bakro "ardia", eta euskarazko -txu txikigarria
basta, baste[15] esku vas(t)
bato[1], batu[12] aita dad
bliku[12] txerri balikanó mas
bluiak[12] poliziak (policájcur)
budar[15][12] ate vudár
burrinkatzea[12] harrapatze
dantzari[16] dantzari (euskarazko erroa)
dibezi[16][14] egun djes
duta[15][14] argi udút
egaxi[15][14][12] buhamea ez dena (emakumea) gaží
egaxo[14], ogaxo[15][14], egaxu[14] buhamea ez dena (gizona) gažó
elakri[15], ellakria[22] neska(til) raklí
elakri-lumia[17][12] emagaldu
eramaite[16] erama(i)te
eratsa[14][12], erhatsa[14], erhatza[12] ahate (goca)
erromi {eŕomi)[15][14], errumi[17][12] 1 senar 2 ezkontza[23] rom
erromiti[12] emazte romní
erromni emazte, emakume romní
erromitzea[15] ezkontza (bjáv)
erromitzeko {eŕomitzeko)[14], erromitzekoa[15] eraztun (angruští)
fula[14] kaka khul
futralo[14][12] pats
gata[16][14][12] ator gad
gazin[16][14] haur
giltizinia[14] giltza (čája)
goani[15][14][12] zaldi (grast)
goia[12] lukainka goj
goli[16][14] kanta gilí
grasnia[17][12], gasnia[14][17], grasmiña[24], gra[15] zaldi gras(t)
guru[15], gurru {guŕu}[14] idi gurúv
guruni[15] behi gurumni
gurutiño[17][12] txahal gurúv (eta euskarazko txikigarria -tiño)
haize[16] haize (euskarazko erroa)
jak[15], jaka[17][14][12], zaka[14], aka[15] su jag
jakes[17][14] gazta (királ)
jera[14][25] asto (esa)
jero[14] buru šeró
jeroko[14] txapela
juiben[17][12] galtzak (kálca)
kalabera[14][12] buru (šeró)
kalleria {kaĺeria}[14] zilarreria
kalo[14], kalu[17][12] kafe (káfa)
kalo-kasta[16] ijito-kastaro
kamatze[16] maitzatze < kamáv
kangei[14][25][12], kangey[17] eliza kangerí
kani[17][14][12] oilo khajní
kaxta[15][14] zur kašt
kaxtain parruntzeko {paŕuntzeko}[14] aizkora
kher[16], khe[14], kere[17][14], khere[15], kerea[12] etxe kher
kereko-egaxia {kereko-egas̃ia}[17][12] etxeko andre
kereko-egaxoa {kereko-egas̃oa}[17], kereko-ogaxoa[12] etxeko jauna
ker-barna[14] gaztelu (koštola)
ker[15][12], qer[15] asto (esa)
kero, keru[14][12] buru šeró
khertsima[14][16] taberna
kiala[17][14][12], kilako[17][14] gazta királ
kilalo[14] haize hotza
kirkila[14][12] babarruna (fusúj)
konitza[14], koanits[14][12] saski kóžnica
laia[17][14][12] jauna
lajai[14], olajai[14], lakaia[12] apaiz (rašáj)
laphail[17][14], lakhaia[17] apaiz (rašáj)
latzia[16][17][14][12] gau
lona[17][14][12] gatza lon
mahutzea[15], mautzia[12] hiltzea mu(da)ráv eta euskarazko -tzea atzizkia
malabana[14][12] gantzu (thuló mas)
mandro[14][16] ogi manró
mangatzia[12] eske mangáv eta euskarazko -tzea atzizkia
marrun[17] {maŕun)[14] senar
mas[15][12], maz[15], maza[14] haragi mas
megazin[14][12] haur
milleka[17] {miĺeka}[14] arto
milota[14] ogi (manró)
milotare-pekautzeko[14] labe
Mimakaro[17][14] Ama Birjina
miruni[17][14] emakume
mitxai[16][14], {mits̃ai}[17] alaba čhaj
mol[16], mola[14][12] ardo mol
mullon {muĺon}[14][12], mullu {muĺu}[14] mando
ñandro[17][14][12], gnandro[14] arraultz anró
oxtaben[14][21][12], oxtaban {os̃taban}[17] kartzela astaripe
paba[14], phabana[17], pabana[12] sagar phabáj
paba-mola[14] sagardo
panin[15][14], panina[17][12], pañia[1] ur pají
panineko[14], paninekoa[15] pitxer
paninekoain burrinkatzeko {buŕinkatzeko}[14] sarea
paninbaru[14], panin barua[15] ibai, itsaso (derjáv, márja)
panintino[14], panin tiñua[15], penintino[16] erreka (len)
pangua[11] larre
panizua[17][14][12] arto
papin[14], papina[17] antzar papin
papira[14] paper papíri
pindru, pindrua[17][14][12], pindro[16], prindo[14] hanka punró
pindrotakoa[15] galtzak kálca
piri, piria[17][14][12] lapiko pirí
pora[17][14][12] urdaila per
potozi[14] diruzorro
prindotako[14] galtzerdi pinró
soka[16][17][14][12] beroki
sumia[12] zopa zumí
thazautzia[12] itotze taslaráv eta euskarazko -tzea atzizkia
tekadi[17][14], tekari[14] hatz (naj)
ternu[14] gazte
txai[16][14] {ts̃ai}[17] čhaj
txaja[14] aza (šax)
txara[14] belar čar
txaripen[15], txaribel[16] ohe (vodro)
txau[14], xau[20] seme čhavó
txiautzia[12] eraso ?, eta euskarazko -tzea atzizkia
txipa[11] izen (aláv)
txiautu[14] ijito
txohi[14], txoki[16] gona
txohipen[14][12] hutsalezko lapurreta
txor[15], txora[14][12] {ts̃ora}[17] lapur čor
txuri[15][14][12] aizto čhurí
xordo[14][12], txorda[14] {ts̃orda}[17] lapurketa čoripé
xukel[14] {s̃ukel}[17], txukel[15], txukela[14][12] {ts̃ukela}[17] txakur žukél
xukelen-fula {s̃ukelen-fula}[17], txukelen fula[12] zakur-putza
xukel-tino keautzale[14] txakur emea
zuautzeko[14], zuautzekoa[15] estalki
zitzaia[14][21], txitxai[14][12] {ts̃its̃ai}[17] katu
zume[17][14], sume[14] zopa zumí
zungulu[17][14], sungulu[14][12] tabako (duháno)
zut[15], zuta[14], xut[15], txuta[14], txuta[12] {ts̃uta}[17] esne thud

Zenbakiak

Hona hemen erromintxelezko zenbakien zerrenda[1][15][16]

Erromintxela Euskara Erromaniera[18]
jek[14], jeka[15], eka[15][14] bat jék
dui[15][16] bi dúj
trin[15][16] hiru trín
higa[14] hiru (trín)
pantxe[15] bost panž

Adjektibo eta adberbioak

Erromintxelezko adjektiboak eta adberbioak erromanierazko errotik ekarriak izan ohi dira[1][15][16]:

Erromintxela Euskara Erromaniera[18]
baro[16], baru[15][12] handi baró
bokali[15] gose bokh
buter[15] asko, anitz but
dibilo[15] erotua dilino
dibilotua[16] erotua < dilino
gabe[16] gabe (euskal erroa)
eta[16] eta (euskal erroa)
geroz[16] geroz (euskal erroa)
hautsi[16] hautsi (euskal erroa)
kalu[15] beltz kaló
kaxkani[14] zikoitz
kilalo[12] hotz šilaló
latxo[14], latxu[15] on lačhó
londo[16] samur
nazaro[15][14][17][12], lazaro[14] eri nasvaló
palian[11] ondoan
parno[16] garbi parnó
telian[15] behean téla
tiñu[15][17][12] txiki cignó
upre[15][16] gain(ean), gora opré

Izenordainak

Erromintxelezko izenordainak bi hizkuntzetatik —euskaratik eta erromanieratik— datoz[15][16]:

Erromintxela Euskara Erromaniera[18]
aimenge[15] ni mánge "ni", agian aménge "gu" (datiboak)
ene[16] ene (euskal erroa)
harekin[16] harekin (euskal erroa)
hari[16] hari (euskal erroa)
hartan[16] hartan (euskal erroa)
heure[16] heure (euskal erroa)
hi[16] hi (euskal erroa)
hire[16] hire (euskal erroa)
hiretzat[16] hiretzat (euskal erroa)
mindroa[16] nirea miró
neure[16] neure (euskal erroa)
ni[16] ni (euskal erroa)

Adibideak

Lerroarteko bertsioa duten adibideak:[15][16]

  1. khereko ogaxoa
  2. khere-ko ogaxo-a
  3. etxeko jauna
  1. hiretzat goli kherautzen dinat
  2. hire-tzat goli kerau-tzen d-i-na-t
  3. hiretzat abesten dinat

Beste adibide batzuk:[11][17][14][20]

  • Erromintxelez: kuti zarrak upre!
  • Euskaraz: gora begira ezak!
  • Erromintxelez: xaua, goli keau zak, mol buterrago ajinen duk
  • Euskaraz: mutila, kanta ezak, ardo gehiago izanen duk
  • Erromintxelez: txaia, brastando keau zak!
  • Euskaraz: mutila, azkar korrika egizak!
  • Erromintxelez: txipa nola duzu?
  • Euskaraz: nola duzu izena?
  • Erromintxelez: masak eta barkitxuak panguan daoz
  • Euskaraz: ardiak eta arkumeak larrean daude
  • Erromintxelez: nire kera zurearen palian dao, hemendik obetoao dikatuko duzu
  • Euskaraz: nire etxea zurearen ondoan dago, hemendik hobeto ikusiko duzu

Hizkuntzaren egoera

Hego Euskal Herrian egun 500 erromintxel hiztun inguru daude, hau da, erroldatutako 21.000 erromanien % 2 ; Ipar Euskal Herrian, berriz, bostehunen bat.[1] Baina gutxiago dira erraz aritzen direnak. Hego Euskal Herriko hiztun gehienak 80 urtetik gorakoak dira eta batzuek gaztelaniaz, euskaraz eta kaloz ere erraz egiten dute. Adin ertainekoak elebidun pasiboak izan ohi dira. Gazteak, berriz, euskaraz edo gaztelaniaz baino ez dira mintzo. Ipar Euskal Herrian, aldiz, belaunaldi arteko transmisioak segitzen du oraindik ere.[5]

Badirudi euskal jatorriko buhameen artean erromintxel-hiztunen portzentajea aipatutakoa baino handiagoa dela, XX. mendeko industrializazioan kalo hiztun askok migratu baitzuen Hego Euskal Herrira.[26]

Historia

Erromintxela sortu zuten buhameak XV. mendean Europako iparraldetik Euskal Herrira migratutako kalderash hiztunak ziren. Muñozen eta Lopez de Mungiaren ustetan, euskararen eta erromanieraren arteko antzekotasun morfologikoak eta fonologikoak asko erraztu zuen buhameen mintzairak euskararen morfologia hartzea.[11]

Taldea laster integratu zen Euskal Herrian, tokian tokiko euskalkiak erabiliz,[27] euskal herritar emakumeen eskubideak bereganatuz, eta bertsolaritzan eta pilotan ere arituz.[11][28] Agian, Europan jasandako jazarpenetik ihes egitearren erabaki zuten askok Euskal Herrian geratzea.[11][26] Nafarroa Garaian, XVI. mendean, hauek izan ziren aipaturiko lehendabiziko abizenak: Bustamante, Hernández, Aragonés, Zamora, Malla, Heredia, Cortés, Campo, Ribera, Iturbide, Gaiferos, García, Navarro, Moyno edo Moreno... Baina hurrengo mendeetan Barrutia, Etxeberria edo Agirretarrak agertu ziren.[29] Hala ere, Euskal Herrian ere jasan zuten jazarpena. Adibidez, 1549an Tuteran bildutako Nafarroako Gorteek erresuman sartzea galarazi zieten ehun zigorradaren mehatxupean. Bi urte geroago, Iruñean bildu eta zigorra zehaztu zuten: 14 eta 60 urte artekoak izan behar zuten.[29] 1602an Nafarroako Gorteek lege berri bat atera zuten «erromes» guztiak atxilotzeko eta sei urteko galera zigorra ezartzeko.[3]

XVIII. mendean, jarrera aldatu eta buhameak gizarteratzea izan zen helburu berria. Adibidez, Nafarroako Gorteek 1780-1781 artean ateratako 23. Legeak dei egiten zien agintariei «haientzako kokaleku eta lanbide eta bizimodu onestak» bila zitzaten.[3]

Erromintxelek beren burua buhametzat hartzen badute ere, kalo ijitoetatik bereizi izan dira[28] eta xangogorri edo hankagorri izenak erabili izan dituzte haiei deitzeko.[1][5]

Erromintxela euskal literaturan

Euskal idazle batzuek erromintxela erabili izan dute sorkuntza literarioan. Jon Mirandek Poemak 1950-1966 antologian jasotako Kama-goli poema esate baterako, [16] Mikel Markezek Kantu erotikoak diskorako musikatu zuena. Koldo Izagirreren Metxa esaten dioten Agirretar baten ibili herrenak eta Agirre Zaharraren kartzelaldi berriak eleberrietan, pertsonaia batzuek erromintxelezko hitzak erabiltzen dituzte.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Argüello, Xabier: «Ijito euskaldunen arrastoan», El País, 2008-01-14 (online).
  2. «Josune Muñoz: "Erromintxelak euskaldun petoak dira"», Argia.
  3. (Gaztelaniaz) «Gitano», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  4. Unai Brea: «Hiretzat goli kherautzen dinat, erromeetako gazi mindroa», Argia, 2008-03-23.
  5. Lore Agirrezabal: «Erromintxela, euskal ijitoen hizkera», Argia, 2003-09-28.
  6. (Ingelesez) Matras, Y. (2002). A Linguistic Introduction. Cambridge University Press. ISBN 0-521-63165-3
  7. (Ingelesez) «Languages of Spain», Ethnologue.
  8. (Gaztelaniaz) «caló vasco», Wikilingue.
  9. (Frantsesez) «La langue rromani en Europe», Langues d'Europe et de la Méditerranée (LEM).
  10. (Frantsesez) Nicole Lougarot, Bohémiens, Gatuzain Argitaletxea: 2009, ISBN 2-913842-50-X
  11. Brea, Unai: «Hiretzat goli kherautzen dinat, erromeetako gazi mindroa», Argia, Donostia, 2008.
  12. (Frantsesez) Daranatz, Jean-Baptiste «Les Bohémiens du Pays Basque», Eskualdun Ona, 38. zenbakia (1906ko iraila).
  13. (Gaztelaniaz) Berraondo, R.: «La euskera de los gitanos», Euskalerriaren Alde - Euskal Kulturaren aldizkaria, 1921.
  14. Lhande, Pierre: Dictionnaire Basque-Français et Français-Basque, Paris, 1926.
  15. (Gaztelaniaz) Federico Krutwig Sagredo: «Los gitanos vascos», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, 31. zenbakia (1986). Online eskuragarri.
  16. Mirande, Jon Poemak 1950-1966 Erein, Donostia (1984) online
  17. Azkue, Resurreccion Maria (1905), Diccionario Vasco-Español-Francés, Bilbo, 1984.
  18. (Alemanez) Heinschink, Mozes & Krasa, Daniel: Romani Wort für Wort, Kauderwelsch 2004
  19. (Frantsesez) Laffitte, Pierre: Grammaire Basque Pour Tous, Haize Garbia, Hendaia, 1981.
  20. Saizar, Joxemi eta Asurmendi, Mikel: «Argota: Hitz-jario ezezagun hori», Argia, 1704. zenbakia, Donostia, 1999 (online).
  21. Izagirre, Koldo: Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Elkar, 1999, ISBN 978-84-83331-439-5
  22. Mitxelena, Koldo Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia, Bilbo, 1992.
  23. Mitxelena, Koldo: Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia, Bilbo, 1992.
  24. Mitxelena, Koldo: Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia, Bilbo, 1995.
  25. Mitxelena, Koldo Diccionario General Vasco - Orotariko Euskal Hiztegia X Jad-Kop Euskaltzaindia, Bilbao (1997)
  26. Eusko Jaurlaritza: Plan Vasco para la promoción integral y participación social del pueblo gitano (2005)
  27. Muñagorri Garmendia, Lander. (2016-10-20). «Euskaratik sortutako hizkerak» Berria.
  28. Vizarraga, Óscar. (2001). «Erromintxela: notas para una investigación sociolingüística» I Tchatchipen (Bartzelona: Instituto Romanó) 33.
  29. (Gaztelaniaz) Egaña, Iñaki. (2009). Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos. Txalaparta, 79 eta 82 or. ISBN 9788481365436..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.