Erromesaren monumentua

Erromesaren monumentua Nafarroa Garaiko Luzaide udalerriko Elizaldea auzoan Donejakue bideko erromesen omenaldi-eskultura bat da. Herriaren enparantzan dago, udaletxearen eta elizaren parean. Jorge Oteizak eraiki zuen.

Erromesaren monumentua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLuzaide
Koordenatuak43°05′30″N 1°18′10″W
Map
Arkitektura
ArkitektoaJorge Oteiza

    Eskultura

    Jorge Oteiza eskultorearen lana Europako Karrika Nagusiko (Donejakue bidearen ezizena) erromesen omenez eraiki zen, Konpostelara doazen erromesak oroitzeko. Monumentua Garaziko mendietan hildako erromesaren mirarian inspiratzen da, gau bakar batean Apostoluak mirakuluz Konpostelara eramaten baitu. 6 hilarri antropomorfoz osatuta dago. Hilarri horiekin, egileak heriotzaren ondorengo bidaia adierazi nahi izan zuen.

    Erreferentziak

    • «Ondarea» Luzaideko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.